Osakidetza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Orpoaren proba' erabiliko dute maiatzetik aurrera biotinidasaren falta detektatzeko

Biotinidasa bitaminaren gabezia heredatu egiten da, eta ez du sintomarik agertzen jaiotzean, baina bai haurtzaroan eta osasun-arazo larriak eragin ditzake.
Umetxo bat eta bere anaia ohe gainean etzanak
Diagnostiko goiztiarra eta tratamendu egokia beharrezkoak dira. Argazkia: pixabay.com

Maiatzaren batetik aurrera, Osasun Sailak eta Osakidetzak biotinidasa-gabezia sartu dute jaioberrietan detekta daitezkeen gaitzen katalogoan, 'orpoaren probaren' bitartez. Biotinidasa-gabezia heredatu egiten da, eta ez du sintomarik agertzen jaiotzean, baina bai haurtzaroan.

Proba horren helburu nagusia da jaiotzetiko gaitzei lotutako desgaitasunak prebenitzea, horiek goiz identifikatuz, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak agiri batean jakinarazi duenez.

Gorputzak biotina bitamina berrerabili ezin duenez, zaila egiten zaio nutriente garrantzitsuak prozesatzea eta, aldi berean, osasun-arazo larriak eragin ditzake.

Diagnostiko goiztiarra eta tratamendu egokia ezin bestekoak dira eraginpeko umeak normaltasunez haz daitezen eta haientzako ondorio itzulezinak saihesteko.

Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburuaren arabera, "aurrerapauso handia eman dugu eraginpeko jaioberrien osasunerako prebentzioan, osasuntsu hazteko aukera emanez".

Sailburuaren esanetan, "prebentzioan egindako inbertsio eraginkorrenetako bat da, ukaezina baita biztanleriaren osasunerako dakarren onura".

'Orpoaren proba' jaioberriari orpoan ziztada bat eginez, odol-lagin bat lortuz eta hura aztertuz egiten da, umeak 48 orduko bizitza betetakoan eta ospitaletik atera baino lehen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X