Estatu Batuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pablo Ibar, gutun batean: 'Nire errugabetasuna frogatzeko borrokatzen jarraituko dut'

Euskal presoa, Estatu Batuetan hiru hilketarengatik biziarteko kartzelara zigortuta, heriotza zigorra saihesteko izan duen laguntza osoa eskertu du.
Pablo Ibarrek eskuz idatzitako gutuna.
Pablo Ibarrek eskuz idatzitako gutuna.

Pablo Ibarrek bere errugabetasuna frogatu eta epaiketa errepikatu arte borrokatzen jarraituko duela esan du gutun batean. Estatu Batuetan biziarteko kartzelara zigortu dute Ibar, 1994ean Miramarren (Florida) Casimir Sucharski gau klub baten jabea eta Sharon Anderson eta Marie Rogers dantzariak hiltzeagatik.

Jose Manuel Ibar Azpiazu, Urtain, boxeolariaren semea Miamiko ebaluazio zentro batean dago, zein espetxera bidaliko duten erabakitzen duten bitartean. Maiatzaren 22an heriotza zigorra saihestu zuen, herri epaimahaikide guztien adostasuna egon ez zelako.

Michael anaiari eskuz idatzitako gutun batean, heriotza zigorra saihestea ahalbidetu duen laguntza eskertu du Ibarrek, eta errugabe dela errepikatu du. Esan duenez, epaiketa errepikatzeko apelazio prozesua irekita dagoenez, azaldu ezin dituen "detaile asko" daude oraindik.

"Noski, etsita nago, berriz erruduntzat hartu nautelako, batez ere errugabea naizenean, eta beste batzuk aske utzi dituzte delitu berarengatik. Epaimahaiak biziarteko kartzela zigorraren alde egin zuenean, nire familiak gainean zuen pisua arintzen ikusi nuen. Oraindik zigor bat daukadan arren, hau garaipen handi bat izan da. Zuek nire bizitza salbatu duzue", esan du gutunean.

Zenbaitek biziarteko kartzela zigorra "erruki ekintza bat bezala" ikusi duten arren, Ibaik gogorarazi du "justiziarik gabe ezin dela errukirik egon", eta erabaki honek "oraindik esan nahi du espetxean hil egingo naizela" egin ez zuen delitu batengatik.

Edozein kasutan, "denbora zail honetan zehar", bere bizitzako urte "ilunenetan", lagundu duten pertsona guztiei eskerrak eman dizkie. 25 urte eman ditu espetxean, eta horietako 16 heriotza korridorean, Raifordeko kartzelean.

"Inoiz ezagutu ez nauen eta ezagutzen ez dudan hainbeste jende niri laguntzeko biltzea oso apal sentiarazten nau", dio gutunean. Eusko Jaurlaritzari, Espainiako Gobernuari, Diputatuen Kongresuari, Senatuari, Espainiak Estatu Batuetan duen enbaxadoreari, Maiamiko Kontsulatuari eta Pablo Ibar Heriotza Zigorraren Kontrako Elkarteari bereziki eskerrak eman dizkie.

Bereziki, bere "emakume politari" eta familiari egindako "esfortzuak" eskertu dizkie. Laguntza horri esker "heriotza zigorra beldurgarriaren amesgaiztotik libratu naiz".

Azkenik, bere familiarekin "gure herrialde ederrera itzultzeko" gogoa adierazi du.

Pablo Ibarren gutuna kartzelatik

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X