2019KO GABONETAKO LOTERIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gabonetako Loteriaren dezimoak, dagoeneko salgai

11.000 saltokitan daude jada salgai. Guztira, 2.380 milioi euro banatuko dituzte abenduaren 22an.
2018ko Gabonetako Loteriaren zozketa.
2018ko Gabonetako Loteriaren zozketa. Argazkia: EFE

Jesus Huerta Espainiako Loteria eta Apustuen Elkarteko zuzendariak jakinarazi du Gabonetako Loteriaren dezimoak salgai daudela dagoeneko. 11.000 saltokitan eros daitezke, hain zuzen ere.

Gabonetako zozketak 2.380 milioi euro banatuko ditu abenduaren 22an, iaz bezala.

Aurten ere, 170 milioi dezimo jarriko dituzte salgai: 100.000 zenbaki, bakoitza 170 serierekin. Horrela, jaulkipena 3.400 milioi eurora helduko da. Diru-kopuru horren % 70 saritan banatuko dute.

Lehenengo sariak dezimo bakoitzeko 400.000 euro banatuko ditu; bigarrenak, 125.000 dezimo bakoitzeko; eta hirugarrenak, 50.000 dezimo bakoitzeko. Txartel baten prezioa 20 eurokoa izango da.

Dezimoaren diseinua

Loteria eta Apustuen zuzendariak, gainera, dezimoaren diseinua ere aurkeztu du. Gabonetako dezimoak El Prado Museoan dagoen Rafaelen Arrosadun Ama Birjina artelana du irudi modura. Huertaren esanetan, museoaren 200. urteurrena delako aukeratu dute koadro hori.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X