IRURAIZ-GAUNA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

69 urteko arabar bat da Langarikako urmaelean hilda aurkitutako gizona

Iragan igandean aurkitu zuten gorpua Iruraiz-Gaunako ureztatze-baltsan.
Ertzaintzako urpekariak Langarikako urmaelean lanean. Argazkia: Sos Deiak

Arabako 69 urteko gizon bat da igandean Langarikako urmaelean (Iruraiz-Gauna) hilda aurkitu zutena, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ertzaintzak gizona identifikatzeko lanak amaitu ditu, eta izapideak abiatu ditu.

Arabako suhiltzaileek topatu zuten gorpua igande arratsaldean, 19:10ean.

Igandean bertan hasi zituzten hura bilatzeko lanak, herritar batek ur-bazterrean arropak aurkitu eta Ertzaintzari horren berri eman ostean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X