Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hil egin da Gueñesen laugarren pisutik behera erori den 20 hilabeteko haurra

Osasun zerbitzuek lekuan bertan artatu dute, baina ezin izan dute ezer egin suspertzeko.
Gertakaria izan den etxea, Gueñesen. Argazkia: EiTB

Hil egin da Gueñesen (Bizkaia) laugarren pisu batetik behera erori den 20 hilabeteko haurra, EiTBk jakin ahal izan duenez.

Osasun zerbitzuek lekuan bertan artatu dute haurra, Mulikar kalean, baina ezin izan dute ezer egin suspertzeko. 13:20 aldera izan da ezbeharra, eta 16:00ak baino lehentxeago hil da haurra.

Ertzaintzaren helikopteroa ere bertaratu da zauritua ospitalera eramateko, baina azkenean ez dute erabili.

Segurtasun Sailetik adierazi dute istripu baten itxura duela gertakariak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X