Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hilik aurkitu dute Berrizen desagertutako 82 urteko gizona

Igandetik aritu dira haren bila larrialdi zerbitzuak, suhiltzaileak eta Ertzaintza. Gaur goizean aurkitu dute haren hilotza.

Larrialdi zerbitzuek hilik aurkitu dute Berrizen (Bizkaia) desagertutako 82 urteko gizona.

Gau osoan aritu dira haren bila, eta goizeko lehen orduan aurkitu dute, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Senideek 16:00ak aldera eman zuten abisua, eta harrezkero Gurutze Gorria, SOS Deiak, Bizkaiko suhiltzaileak eta Ertzaintzaren helikoptero bat ibili dira bilaketa lanetan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X