EKAITZAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroan jasotako haize bortitzek hainbat zuhaitz eta seinale bota dituzte

Ekaitzik gogorrenak Azkoieneko inguruetan izan dira, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.
Nafarroako Suhiltzaileak, Azkoien eta Funes arteko pasalekuan. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak.

Ekaitzek eta haize gogorrek hamar zuhaitz eta zenbait seinale bota dituzte, bart, Nafarroan. Ekaitz eta haizerik bortitzenak Azkoienen izan dira, Nafarroako Gobernuak adierazi duenez.

Bestalde, Erriberrin, AP-15ean, lokatza pilatu da errepidean. Hala ere, ez du trafikoan eraginik izan.

Tximistek zenbait sute txiki ere eragin dituzte Faltzesen, Azkoienen eta San Adrianen,  baina ez dute aparteko kalterik eragin.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X