Laguntzak jaso arren, 70.000 herritar baino gehiago dira pobre EAEn
Euskal Autonomia Erkidegoan 70.348 pertsona bizi dira pobrezian, gizarte babeseko euskal sistemaren laguntzak jasotzen dituzten arren, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiken Sailak 2018an egindako inkesta baten arabera.
Ohar batean, Pobreziari eta Gizarte Ezberdintasunari buruzko Inkestaren emaitzak aztertu ditu Jaurlaritzak, datuok "egonkortze-dinamika" bat erakusten dutela nabarmenduta. Izan ere, pobrezia larriaren tasa % 5,1ekoa da Euskadin, Europako batezbestekoaren azpitik ( % 6).
Behar gorrian egon arren, gehiengo batek ( % 60,8) ez du bere burua horren txiro ikusten. Horien arabera, "oinarrizko beharrei aurre egiteko edo nahiko eroso bizitzeko moldatzen" dira. Portzentaje hori inoizko handiena da, eta krisi ekonomikoaren urteetan % 44koa zen. Aurrez, % 30ren bueltan zegoen (2012an % 39,5ekoa zen, eta 2014an, % 36,1ekoa).
Laguntzak (diru-sarrerak bermatzeko errenta, etxebizitzarako oinarrizko prestazioa edota gizarte-larrialdietarako laguntzak) jaso arren, pobreziatik atera ezin diren 70.348 pertsonen kasuan, % 80k ez dute euren burua oso pobre ikusten. 2008tik izandako portzentajerik altuena da (orduko hartan, % 78,7koa zen).
Pertzepzio subjektiboak, beraz, hobera egin du, baina oinarri objektiboak ditu hobekuntza horrek. Horietako bat elikadurarekin lotutako arazoak nabarmen gutxitu dira. Hori horrela, azken 12 hilabeteetan elikadura-premian segurtasunik ezaren arazoren bat izan duen biztanleriaren ehunekoa jaisten joan da azken urteotan: 2014an % 7,5ekoa zen; 2018an, % 3,9koa. Ehuneko hori 2000ko % 3,5 hartatik izan den baxuena da.
Pobrezia larriaren beste adierazle batzuetan ere hobekuntza izan da. Hornidura-etenei (ura, argia, telefonoa) dagokiena, adibidez, oso deigarria da. Kasu honetan, egoera horretan dauden pertsonen ehunekoak % 2tik % 1,4ra egin du behera 2016 eta 2018 artean. 2018ko erregistroa 2008ko % 1,6ren azpitik geratu da.
Oinarrizko ondasun edo zerbitzu batzuk eskuratzeko aukerarik eza kontuan hartzen duen AROPE adierazlearen jaitsiera ere azpimarratzekoa izan da azken bi urteetan. 2000tik inoizko maila handienera 2016an iritsi zen (% 6,4), eta 2018an % 5,6ra jaitsi da.
Bestalde, zorpetze-arriskuan dauden pertsonen portzentajea egonkor mantendu da 2014tik.
Datuok aztertzeko bilera teknikoa
Inkestaren datuak eskuan, Eusko Jaurlaritzak iragarri du irailaren 25ean bilera teknikoa egingo duela.
Jaurlaritzaren lehentasuna da gizarte-babesaren sistemako oinarrizko baldintzak mantentzea, baita azken bost urteotan finkatutako enplegua sortzeko eta hazkunderako joera ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizen bikote homosexual bati eraso egin zion adingabea atxilotu dute berriro, hiru gazte sastakatzeagatik
EITBk baieztatu duenez, 17 urteko gaztea kanporatzeko eskaera egin behar zuen Arabako Aldundiak. Atzo, bertan, epailearen aurrera eraman zuten, eta Eusko Jaurlaritzaren gazteentzako justizia zentro batean sartzea agindu zuen honek.
Pertsona bat hil da Arrasaten, bi ibilgailuren arteko istripu batean
GI-627 errepidean gertatu da ezbeharra, Aretxabaletarako noranzkoan. Errepidea itxita egon da errepidea garbitu bitartean, baina lanak amaitutakoan ireki dute.
Euskararen aldeko lasterketa igande eguerdian helduko da helmugara, Bilbora
2.750 kilometro egin eta lekukoa eskuz esku 3.436 aldiz pasatu ostean, Bizkaiko hiriburua harrapatuko du Korrikak. Bertan jakingo dugu nork idatzi duen 10 egunez lekuko barruan gordeta eraman duten mezua, egileak berak irakurriko baitu. AEKk festa erraldoia prestatu du 24. Korrikari amaiera emateko.
Deabruek sutan jarri dute Korrika Debagoienean barrena
Lekittoko Deabruak kale antzerki taldeak hartu du lekukoa Oñatitik Bergarara bidean, eta hankaz gora jarri dute ibilbidea su eta txinpartekin.
Ordu aldaketa: Bueltan da udako ordutegia
Martxoaren 28tik (larunbata) 29ra (igandea) bitarteko goizaldean, 02:00etan ordua aldatu egin beharko da, eta 03:00ak izango dira. Atseden hartzeko ordubete gutxiago egongo da. Egungo ordutegi ereduarekin jarraitzeko beharrak eztabaida sortzen du, batez ere bi arrazoi garrantzitsu direla eta: Osasuna eta energia kostua.
Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen
Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatu beharreko kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uztea eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta ez da nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.
Santanderreko pasabidearen egoeraz jakinarazteko abisua jaso zuen 112ko kudeatzailea ikertuko dute
Erabaki horren helburua da langileari defentsarako eskubidea bermatzea, iturri judizialek azaldu dutenez.
Osasun Ministerioak erkidegoekin adostu du bitartekari bat izendatzea medikuen Greba Batzordearekin negoziatzeko
Sindikatuek eta Ministerioak zehaztu eta onartu beharko dute nor izango den bitartekari hori.
Medikuen grebak 300.000 pazienteri eragin die Euskadin, Eusko Jaurlaritzaren arabera
Protestaren ondorioz, gainera, Osakidetzako itxaron-zerrenda kirurgikoa 15 egun luzatu da, 67 egunera arte.
Medikuek Aste Santuaren ondoren greba bertan behera utziko dutela uste du Osasun ministroak
Monica Garcia Osasun ministroaren arabera, Ministerioak agindutakoa bete du eta orain sindikatuei dagokie greba bertan behera uztea.