Zozketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Loteriak 6.000.000 euro baino gehiago utzi ditu Donostian

Konkretuki, apustulari bakarrak Primitivako sari nagusia eskuratu du: 6.287.849 euro.

Donostiako apustulari batek Primitivako sari nagusia irabazi du igande honetan: 6.287.849,26 euro.

Jokalari bakarrak asmatu ditu zozketako zenbaki guztiak: 2 - 3 - 23 - 27 – 49. Dirua berreskuratzeko zenbakia 8a izan da.

Irabazleak Kolon Pasealekuko saltokian egin zuen apustua.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X