Irailaren 27an
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Irailaren 27an klima aldaketari aurre egiteko nazioarteko greba orokorra deitu dute

Iragarkia
18:00 - 20:00
Irailaren 27an klima aldaketari aurre egiteko nazioarteko greba orokorra deitu dute
Klima aldaketaren aurrean politikoen jarrera irmoagoa eskatu du Greta Thunbergek, eta ideia hori mundu guztira zabaldu da, baita Euskal Herrira ere. Dozenaka taldek bat egin greba deialdiarekin.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

San Fermineko entzierroen ibilbidean irrist ez egiteko produktua aplikatu dute

Hamar bat pertsonak lan egin dute gauean produktu irristagaitza 1.875 metro karratu ingurutan zabaltzeko. Eremu babestuak Santo Domingoko aldaparen amaieran hasi eta Mercaderesko bihurgunera eta metro batzuk harago heltzen dira, Estafetaraino, hain zuzen ere. Lana eskuz egiten da, ureztagailuak eta erratzak erabilita. Arduradunen arabera, likido irristagaitzak erreakzio bat sortzen du, eta erreakzio horrek zoladuraren mikroporoak askatzen ditu. Zulo horiek bentosa-efektua sortzen dute, eta saihestu egiten du pertsonek edo zezenek irrist egitea. Konposatua duela 20 urtetik aplikatzen da Sanferminetan, eta bereziki ondo funtzionatzen du zoladura bustita dagoenean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X