Aztarna digitala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Seme-alabak interneten ikusgai jartzeko arriskuaz ohartarazi dute Gipuzkoan

Kanpainak 'sharenting'aren arriskuez ohartarazten du; izan ere, praktika hori "gero eta ohikoagoa" da gurasoen artean. Adingabeen argazkiak eta bideoak argitaratzean datza.
Haur bat bideo bat ikusten
AEBko haur batzuek mila argazki dituzte sarean. Argazkia: Pexels.com

Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako kanpaina batek gurasoei ohartaraziko die seme-alabak Interneten ikusgai jartzeak dituen arriskuez. Horretarako, sare sozialetan irudiak eta bideoak erakutsiko dituzte, adingabearen haurtzarotik "aztarna digitala" sor dezaketenak.

Denis Itxaso Kultura eta Gazteriako foru diputatuak eta Elsa Fuente UNICEFek Euskadin duen koordinatzaileak kanpaina aurkeztu dute prentsaurreko batean. Bertan, gurasoentzako gomendioen dekalogo bat egiteaz gain, arrisku horiek prebenitzeko bideo bat egongo dela azaldu dute, eta, besteak beste, sare sozialen bidez zabalduko da.

Agerraldian, Itxasok kezka agertu du "egunetik egunera gero eta gehiago" gertatzen den fenomeno horrekin; izan ere, estatistiken arabera, herrialde aurreratu batzuetan, haurtxoen % 81ek Interneten presentzia du sei hilabete betetzean, eta bi urtetik beherakoen % 5ek gurasoek sortutako profil bat du sare sozialetan.

Horrela, bost urte betetzean, estatubatuar txiki batzuek mila argazki dituzte sarean, Itxasoren arabera; eta, material hori guztia benetako "identitate digital" bihurtzen dela esan du, adingabearen "kontrolik eta oniritzirik gabe".

Aplikazioen ikonoak eta sare sozialak. Argazkia: pexels.com

Hori dela eta, "sharenting" deiturikoaren arriskuez ohartarazi du; izan ere, praktika hori "gero eta ohikoagoa" da gurasoen artean: ekografiak, haurren lehen urratsak, urtebetetze jaiak, oporrak eta Internet bidez partekatu daitekeen beste edozein ekitaldi argitaratzea.

Adingabearen "gehiegizko esposizioak" gurasoek aurreikusi gabeko egoerak eragin ditzake, hala nola, ziberjazarpena, nortasunaren ordezkapena, datuen lapurreta edo "grooming"-a (adingabeen sexu-jazarpena Internet bidez).

Arrisku horiei aurrea hartzeko, "Nik ere badut zer esana!" leloarekin garatuko den foru kanpainak dekalogo bat dakar, gurasoei gogorarazten diena beren seme-alaben irudia, nortasuna eta intimitatea babesteko "betebeharra" dutela, bai eta haientzat "eredu" izateko "betebeharra" ere.

BIDEOA: Nik ere badut zer esana!

18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X