GABONETAKO LOTERIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Laugarren sariaren bi dezimok 40.000 euro utzi dituzte Portugaleten

Gabonetako Loteriaren bi laugarren sariak 41.710 eta 49.797 zenbakientzat izan dira. Portugaleteko Abatxoko kaleko 23. zenbakian saldu dituzte bigarren zenbaki horren bi dezimo.
Lehen laugaren saria
Lehen laugarren saria. ETBren bideo batetik ateratako argazkia

41.710 zenbakiari egokitu zaio igande honetan, Gabonetako Loteriaren lehen laugarren saria. Zenbakia Utreran (Sevilla) saldu da batez ere (130 serie); eta neurri txikiagoan Bartzelonan, Madrilen, Alacanten, Cadizen, Coruñan, Malagan, Murtzian eta Valentziako beste administrazio batzuetan. Madrilen, Manolitaren Administrazio ezagunean saldu da, besteak beste.

Zenbakia 11:47an atera da seigarren taulako zazpigarren alanbrean.

Bigarren laugarren saria 49.797 zenbakiak eskuratu du. 13:14 orduetan atera da.

Portugaleten, Abatxoko kaleko 23. zenbakian, bi dezimo saldu dituzte. Dezimo bakoitzaren jabeak 20.000 euro eskuratuko ditu.

Hiru tokitan saldu da batez ere zenbaki hau: Pelayos de la Presa (Madril), 103 serie; Abrera (Bartzelona), 30 serie eta Cuntis (Pontevedra), 25 serie. Portugaleten bezala (Bizkaia), dezimo suelto batzuk saldu dituzte Albaceten, Tarragonan, Santa Cruz de Tenerifen, Almerian, Murtzian, Cuencan, Cadizen, Castellonen, Huelvan, Alacanten, Asturiases, Huescan, Madrilen, Valentzian eta Valladoliden.

Gabonetako Zozketa 2.380 milioi euro banatu ditu abenduaren 22an, eta sari nagusia irabazi dutenek 400.000 euro jasoko dituzte dezimo bakoitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EH Bilduk iraungitako txertoen inguruan egindako ohartarazpena "sobera" zegoen, Osasun Sailaren ustez

Lore Bilbao Osakidetzaren zuzendari nagusiak ETB1eko "Egun On" saioan azaldu duenez, familiei "mezu argi bat" helarazi nahi zieten, eta, horretarako, txostenak eskatu zituzten. Horien zain zeudenean egin zuen EH Bilduk eman zuen auziaren berri. "10 egun lehenagotik baldin bazekiten, zergatik ez zuten ezer egin? Kasu honetan guk bagenekien, baina zer gertatuko litzateke jakin izan ez bagenu?", galdetu du. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X