EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon batek emaztea hil du Lugon

2020an sei emakume hil dituzte Espainiako Estatuan, genero indarkeriaren ondorioz. Matxismoak utzitako hildakoak zenbatzen hasi zirenetik, 2003tik, 1.039 emakume hil dituzte
A Pastoriza udalerrian jazo da hilketa matxista
A Pastoriza udalerrian jazo da hilketa matxista. Argazkia: EFE

Gizon batek emaztea hil zuen atzo arratsaldean Lugoko A Pastoriza herrian (Galiza). Primitivo Iglesias A Pastorizako (Lugo) alkateak ezohiko udalbatza deitu du, krimenarengatik bi dolu egun ofizial ezartzeko.

Guardia Zibilak jakitera eman duenez, bikotearen etxebizitzan izan zen hilketa, eta senar-emazteen biloba batek aurkitu zuen amonaren gorpua lurrean, 20:30 inguruan. eta Gizonak, emakumea hil ondoren, beste buruaz beste egin zuen.

Gizonezkoaren gorpua etxebizitzaren kanpoaldean aurkitu zuten. Ez zuen indarkeria matxistarekin lotutako aurrekaririk.

Dagoeneko, 2020an sei emakume hil dituzte Espainiako Estatuan, genero indarkeriaren ondorioz. Matxismoak utzitako hildakoak zenbatzen hasi zirenetik, 2003tik, berriz, 1.039 emakume hil dituzte euren bikotekideek edo bikotekide ohiek.

Irene Montero Espainiako Gobernuko Berdintasun ministroak hilketa salatu du eta elkartasun mezua igorri die biktimaren gertukoei, Twitter bidez:

Tratu txarrak pairatzen badituzu, edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak, eta/edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X