Koronabirusaren krisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ELAk epaitegietara joko du "gaixo dauden langileak lanera joatera derrigortuz gero"

Lantegiak zabaltzeko langileen ordezkariei mehatxu egitea leporatzen die Tubacex eta Sidenor enpresei.
Mikel Noval ELAko ordezkaria, prentsaurreko batean. ETBko bideo batetik ateratako irudia.

Jaurlaritza prebentzio-neurriak betetzen ez dituzten enpresak zabaltzera derrigortzen ari dela salatu du ELA sindikatuak. Halaber, gaixo dagoen langileren bat bere lanpostura itzultzera derrigortuz gero, egoera zigor-arloko justiziara eramango duela ohartarazi du.

Komunikatu batean, Lan Sailak Tubacex eta Sidenor enpresak zabaltzera derrigortu dituela salatu du ELAk. Erabaki hori ikuskaritzaren txostenik jaso gabe, langileen ordezkariei enpresen egoeraz galdetu gabe eta zentroak bisitatu gabe hartu duela azpimarratu du sindikatuak.

ELAren arabera, bi enpresa horietan zuzendaritzak langileen ordezkariak mehatxatu ditu ateak zabaltzeko. "Lan Sailak jarrera autoritarioa izan du eta enpresen irabaziak langileen osasunaren gainetik jarri ditu", azaldu du ELAk.

ELAk enpresa hauetan lan egiten jarraituko du langileak lanpostuetan kutsa ez daitezen, eta horrelakorik gertatuz gero izango diren ondorioez ohartarazi du: zigor-arloko justiziara joko du erabaki horiek hartu dituztenak salatzeko.

Euskal sindikatuak prebentzio-neurriak bete arte lantegiak ixteko eskatu die enpresei eta agintariei, eta erabakia langileen gain ez uzteko.

Zure interesekoa izan daiteke

En el siglo XVI Pasaia (Gipuzkoa) era un centro clave de la industria naval vasca, donde se fabricaban buques mercantes, pesqueros y de guerra. El San Juan fue uno de los muchos barcos balleneros construidos en aquellos astilleros
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

San Juan baleontzia: Atlantikoko uretan berpiztu zen euskal altxorra

XVI. mendean Pasaian eraikitzen ziren ontzi ugarietako bat da San Juan itsasontzia. 1565eko udaberrian, Kanadako kostaldearen aurrean hondoratu zen, eta itsaspean egon zen 400 urtez baino gehiagoz. 1978an ontzia aurkitu zuten, eta, harrezkero, euskal merkataritzari eta itsas ondareari buruzko historiaren adierazgarria da. 10 urteko lanen ostean, Pasaiako Albaola ontziolak baleontzi mitikoaren erreplika uretaratuko du gaur arratsaldean.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X