Hilda topatu dute Arredondon, Kantabrian, desagertutako mendizale bilbotarra
Goizeko lehen orduan aurkitu dute haren ibilgailua, eta, horri esker, mendizalea inguru horretan zebilela baieztatu, eta bilaketa-eremua mugatu dute.
Hilda topatu dute igande arratsaldean Kantabriako Arredondo udalerrian larunbatetik desagertuta zegoen mendizale bilbotarra.
Bilaketa operatiboan parte hartzen ari zen Ingurune Naturaleko agente batek topatu du mendizalearen gorpua Rolaciaseko kanalean, bilaketa lanak egiten ari ziren tokitik gertu, Kantabriako Gobernuak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Guardia Zibilaren Mendiko Erreskate eta Esku-hartze Taldea (GREIM) gorpua berreskuratzeaz arduratu da, Kantabriako Gobernuko erreskatatzaile baten eta Natura Inguruneko agentearen laguntzarekin. Agente horiek gorpua leku irisgarri batera eramateko lanetan parte hartu dute, eta Guardia Zibilaren helikopteroak bertatik ebakuatu ditu.
Hildako mendizaleak 22 kilometro inguruko ibilbide zirkular bat egiteko asmoa zuen Collados del Ason inguruan, Colina, Carrio eta Pizarras herriak zeharkatuta.
Larrialdi zerbitzuek horren senide baten deia jaso zuten larunbat gauean, etxera itzuli ez zela ikusita. Guardia Zibilak bilaketa-lanei ekin zien berehala.
Kantabriako Gobernuak, Herritarren Segurtasunerako eta Babeserako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Mendiko eta Landa Inguruneko Bilaketa eta Erreskate Protokoloko Operatiboaren 1. maila aktibatu zuen.
Igande goizean, haren ibilgailua aurkitu dute, eta, horri esker, mendizalea inguru horretan zebilela baieztatu, eta bilaketa-eremua mugatu dute.
Bilaketa lanetan 40 bat agentek parte hartu dute, aireko bitartekoen esku-hartzearekin, besteak beste, Guardia Zibilaren helikopteroak eta Kantabriako Gobernuaren helikoptero medikalizatuak, Eusko Jaurlaritzaren Lurreko Operazioen Taldeak eta 15 ibilgailuk.
Era berean, dispositiboan Aginte Postu Aurreratu bat instalatu da inguruan, eta Kantabriako Gobernuaren Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuko kideek, Guardia Zibilaren hainbat patruilak (txakurren unitatea eta GREIM barne), Natur Inguruneko agente batek, Gurutze Gorriko agente batzuek (laguntza logistikoko lanetan) eta Castro Urdialeseko, Barcena de Ciceroko eta Ramales de la Victoriako Babes Zibileko taldeetako boluntarioek parte hartu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera