Kultura
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Krisiak kultur ekitaldien % 82ri atzerapen edo etenaldiekin eragin die

Datu hori inkesta batean oinarritutako azterlan batean bildu dira. Bertan, Euskal Autonomia Erkidegoko kultura-sektoreetako 234 eragilek parte hartu dute.
Kontzertu baten artxibo irudia
Kontzertu baten artxibo irudia. Argazkia: EiTB.

Euskadin martxorako, apirilerako eta maiatzerako programatutako kultur jardueren % 82,6k koronabirusaren krisiaren eragina pairatu dute, eta horrek ekitaldi gehienak atzeratzera edo bertan behera uztera behartu ditu; sektoreko langileen bi herenek uste dute ondorioak larriak edo oso larriak izango direla.

Inkestaren arabera, aurreikusitako kultur jardueren erdiak atzeratu egin dira, eta hirutik bat bertan behera geratu da. Gainera, liburu eta diskoen salmenta % 62,5 jaitsi da.

Aurreratu duenez, orain arte aldi baterako lan-erregulazioaren 562 eskaera aurkeztu dituzte kultura-, arte- eta ikuskizun-sorkuntzako enpresek, eta beste 121, berriz, liburutegiekin, artxiboekin, museoekin eta bestelako kultura-jarduerekin zerikusia duten jardueretarako.

Datu horiek Kulturaren Euskal Behatokiaren txosten batean jaso dira; azterlanean ateratako ondorioetako batzuk ostiral honetan aurreratu ditu Bingen Zupiria Kultura sailburuak, Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldi batean.

Pandemiak kulturan duen eragina aztertzera bideratutako lana inkesta batean oinarritu da. Bertan, Euskal Autonomia Erkidegoko kultura-sektoreetako 234 eragilek parte hartu dute.

Txostenaren arabera, ekitaldien erdiak datarik gabe atzeratu dira; % 20, berriz, ondorengoko data batean egingo dira, eta % 33, bertan behera geratu dira.

Gainera, % 44k kezka agertu dute egoera horri aurre egiteko duten gaitasun eskasagatik.

Sailburuak nabarmendu du azterketaren ondorioetako bat dela pandemiaren eragina bereziki gogorra izan dela diru sarrera txikiagoak dituzten enpresetan.

Era berean, sektore horrek instituzioei laguntzeko martxan jarritako neurrietara modu eskasean jo duela ondorioztatu dute, eta horren inguruan "gogoeta egin beharko da", aitortu du sailburuak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X