Gizon bat atxilotu dute Bilbon, apirilean izandako hilketa baten egilea delakoan
Bilboko ertzain-etxean dago, atxiloturi, beharrezkoak diren izapideak amaitu zain.
Ertzaintzaren auto bat. Artxiboko argazkia: EITB.
Ertzaintzak 30 urteko gizon bat atxilotu du astelehen honetan Bilbon, apirilean Bizkaiko hiriburuan izan zen hilketa baten egilea izatea leporatuta.
Hildakoaren senideek topatu zuten haren gorpua, Bilbon, bere etxean. Auzitegiko medikuen analisiei eta lekuan bertan egindako lehen ikerketei esker, ikertzaileek hilketa ez zela naturala izan iradokitzen zuten zantzuak atzeman zituzten. Horrez gainera, lekuan bertan beste inoren arrastoak ere agertu ziren.
Ikerketa bere gain hartu zuen Ertzaintzaren atalak hilketan nahasita egon daitekeen pertsona identifikatu eta atxilotu egin dute, hilketaren egilea delakoan.
Momentuz, Bilboko ertzain-etxean dago, beharrezkoak diren izapidean egiten diren bitartean.