SUTEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sute batek kalteak eragin ditu Atxondoko enpresa baten teilatuan

Dirudienez, sutea Atxondoko Artia industrialdeko enpresa bateko labe batean sortu da.

Ostiral honetan Atxondoko (Bizkaia) Artia industrialdeko enpresa batean sortutako suteak kalteak eragin ditu eraikinaren teilatuko isolatzailean eta labe batean. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, baina, ez da inor zauritu.

Sutea goizaldean izan da, 03:00ak aldera, eta, dirudienez, Artia industrialdeko enpresa bateko labe batean sortu da.

Suhiltzaileek 04:15 aldera lortu dute sutea amatatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X