Donostia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat hil da Kontxako hondartzan, sorosleek uretatik atera ostean

10:00ak aldera atera dute Donostiako hareatza zaintzen ari ziren sorosleek uretatik, eta hondartzan suspertzen saiatu dira, baina ez dute lortu.

80 urte inguruko gizon bat hil da ostegun honetan Kontxako hondartzan, Donostian, sorosleek uretatik atera ostean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

10:00ak aldera, Donostiako hareatza zaintzen ari ziren sorosleek gizona uretatik atera dute, eta hondartzan suspertzen saiatu dira, baina ez dute lortu.

Anbulantzia bat eta Ertzaintzaren patruila bat ere bertaratu dira, baina osasun arloko langileek ezin izan dute suspertu.

Gorpua Auzitegiko Patologia Zerbitzura eraman dute, autopsia egitera.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X