Erasoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, txirrindulari bati sastakaiaz erasotzeagatik

07:.45ean izan da erasoa, txirrindularia Lutxana auzoko bidegorritik zihoala. Hiru pertsonak hartu omen dute parte erasoan, eta zauritua Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dute.

Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, ostegun honetan, hilaren 17an, txirrindulari bati sastakaiaz erasotzeagatik. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Bizkaiko herriko bidegorritik zihoan txirrindulariak hiru pertsonaren eraso bortitza jaso du.

07:45ean izan da erasoa, Lutxana auzoan. Erasotzaileek, lehenik, mehatxatu egin diote txirrindulariari, zerbait lapurtu nahian, eta, ondoren, sastakada eman, eta ihes egin dute.

Bidegorri beretik kirola egiten ari ziren bi emakumek, erasoa ikusi bezain pronto, Ertzaintzari eman diote abisua. Ikerketa abiatu du orduan Ertzaintzak, gertakariaren inguruko nondik norakoak argitzeko, eta bitartean, txirrindularia Gurutzetako Ospitalera eraman dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X