GERTAKIZUNAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

A-624 errepidea itxi dute Urkabustaizen baserri batek su hartu eta gero

Hiru pertsona zeuden baserrian su hartu duenean, baina ez da inor zauritu. Trafikoa erregulatzen ari dira eta ez dago auto-ilararik.
Sua hartu duen baserriaren irudia, google mapsen.
Sua hartu duen baserriaren irudia, google mapsen.

Sutea piztu da gaur goizaldean Urkabustaizko baserri batean eta itxi egin behar izan dute A-625 errepidea Altube parean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

05:55 aldera piztu da sua gaur goizaldean, eta une horretan etxean hiru pertsona bazeuden ere, onik ateratzea lortu dute.

Sutearen indarragatik, dena dela, A-625 errepideko trafikoa eten dute, oso gertu baitago.

Zirkulazioa erregulatzen ari dira eta ez dago auto-ilararik.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X