EHUk COVID-19aren arduradun izendatu du Miren Basaras mikrobiologoa
Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak Miren Basaras mikrobiologoa izendatu du COVID-19aren arduradun gisa. Mikrobiologiako doktoreak bere gain hartuko du COVID-19 Zaintza Batzordearen kudeaketa. Erakunde hori UPV/EHUren parte izango da eta koronabirusak Unibertsitatearen egunerokotasunean sor ditzakeen ondorioekin lotutako koordinazio, aholkularitza, informazio, jarraipen eta kontrol lanez arduratuko da.
Unibertsitateko kolektibo guztietako ordezkariek hartuko dute parte COVID-19 Zaintza Batzordean (ikasleak, irakasle eta ikertzaileak, administrazio eta zerbitzuetako langileak, campusetako errektoreordeak, Irakats Plangintza eta Ikaskuntzaren Jarraipen Batzordeko burua, Campus Arteko Segurtasun eta Osasun Batzordeko Burua eta Lan Arriskuen Prebentzio Zerbitzuko burua).
Horrez gain, EHUk zaintza batzordeak jarri ditu martxan fakultate, eskola, ikerketa zentro eta campusetako gainerako eraikin guztietan, baita Miguel de Unamuno Ikastetxe Nagusian ere. Batzorde horiek guztiak koordinatuta egongo dira COVID-19 Zaintza Batzordearekin.
Miren Basarasek esperientzia handia du COVID-19aren aurkako borrokan. Biologia Zientzietan lizentziatu zen UPV/EHUn eta doktoregoa ere bertan egin zuen. Orain, Mikrobiologiako irakasle titularra da eta eskolak ematen ditu Medikuntzako Graduan, Mikrobiologia eta Osasun Masterrean eta Mikrobiologia Doktoregoaren programaren baitan. UPV/EHUko Agente Biologikoen eta Genetikoki Eraldatutako Organismoen Ikerketetarako Etika Batzordeko buru eta kide izan zen, eta gaur egun Mikrobiologia eta Osasuna elkarteko idazkaria da. Horrez gain, Espainiako Gaixotasun Infekziosoen eta Mikrobiologia Klinikoaren Sozietateko Txertoen Ikerketa Taldeko kide da (bertako presidentea izandakoa ere bada). Bere ikerketa lerroaren ardatza giza infekzioa da: sexu transmisioko infekzioak, antimikrobianoekiko erresistentzia, birologia klinikoa eta txertoak.
Miren Basaras irakasleak ilusioz eta arduraz heldu dio kargu berriari. Bere hitzetan, "hiru campus eta ikastegi, atal eta eraikin ugari daude UPV/EHUn, eta, hortaz, erronka handia da bertako egoera epidemiologikoa ezagutzea eta koronabirusa eraginkortasunez eta azkar kontrolatzea. Funtsezkoa da edozein agerraldiren aurrean erabakiak azkar hartzea, birusa unibertsitate ingurunean ahalik eta gutxien hedatu dadin. Horretarako, osasun agintaritza eta zerbitzuekin koordinatuta egongo gara une oro. Horrez gain, ikastegi eta ataletako zuzendariei edo eraikinetako arduradunei aholkularitza ematen saiatuko naiz, bizi dugun osasun larrialdiko egoera honetan hartu beharreko neurriei dagokienez. Unibertsitatea gizartearen parte da. Jende asko bertaratzen da unibertsitatera eta askotariko adin tarte eta egoeretan daude; horrenbestez, gure inguruan hainbat kasuistika dituzten infektatuak eta gaixoak izango ditugu: batzuek ez dute sintomarik izango eta beste batzuk, berriz, larriago egongo dira. Gainera, pertsona zaurgarriak ere badaude, eta horiek babestu egin behar ditugu, gaixotzeko arrisku handiagoa baitute. Bestetik, unibertsitate publikoa garen heinean, funtsezkoa da etxean isolatuta edo koarentenan dauden ikasleek ikasten jarraitu ahal izatea, modu ez-presentzialean. Ahal den neurrian, unibertsitate komunitatearen barruan pandemiarekin lotuta sor daitezkeen zalantza guztiak erantzuten saiatuko naiz. Horretarako, COVID-19aren arduradunak egongo dira ikastegi, atal eta eraikin guzti-guztietan, eta denon artean ahalegina egingo dugu biltzen ditugun datuak ahalik eta zehatzenak izan daitezen”.
Errektoretzarako hauteskundeetarako deialdia
Gobernu Kontseiluak errektore berria aukeratzeko hauteskundeetarako egutegia onartu du. Deialdia egin aurretik, Hauteskunde Batzorde Nagusiak neurri horren aldeko txostena egin du, eta Unibertsitateko Arriskuen Prebentzio Zerbitzuak protokoloei men eginez, dagozkion babes, segurtasun eta osasun neurri guztiak bertan bilduko dituela aurreratu dute, hauteskunde prozesua ahalik eta osasun berme handienarekin gauzatu ahal izateko.
Urriaren 9an hautagaitzak aurkezteko epea hasiko da eta azaroaren 4an amaituko da. Hautagaitzen behin betiko jakinarazpena azaroaren 9an egingo da, eta hauteskunde kanpaina ere egun horretan bertan hasiko da. Kanpaina azaroaren 23an amaituko da eta bozketa azaroaren 26an egingo da. Buelta bakarra egiten bada (gehienez bi hautagaitza baldin badaude), abenduaren 4an egingo da aukeratutako errektorearen behin betiko jakinarazpena. Bi buelta egiten badira (bigarrenean babes handiena jaso duten bi hautagaitzak geratuko dira), bigarren bozketa abenduaren 3an izango da eta behin-behineko jakinarazpena hurrengo egunean egingo da. Kasu horretan, errektorearen behin betiko jakinarazpena abenduaren 14an egingo da, eta bertan emango zaio amaiera prozesuari. Azkenik, nahi dutenek botoa aldez aurretik emateko aldi aukera ere egon badago, azaroaren 9tik 23ra.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat atxilotu dute Basaurin, bikotekidea hiltzea egotzita
Biktima, 44 urteko emakume bat, ondoezik jarri ostean hil zen. Medikuek egindako lehen azterketen arabera, indarkeria zantzuak daude.
Azpeitiko sutean kaltetutako bi lagunek alta jaso dute eta beste bizileku bat eman diete
Sua arratsaldean piztu zen, bigarren solairuan, eta kalte handiak eragin zituen. Udal teknikariek eraikinaren egoera aztertu behar dute, sutea zerk eragin duen ikertu eta hartu beharreko neurriak zehazteko.
Aldaketak Bilboko trafikoan datorren astelehenean, Itzulia Basque Country dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
50.000 pertsonak baino gehiagok eman dute izena jada Osakidetzako EPEn
EITBk jakin duenez, lehen bederatzi kategorietarako izen-emateak erritmo altuari eutsi dio hasieratik, apirilaren 22ra arte irekita dagoen prozesuan.
19 eta 21 urte bitarteko bost gazte atxilotu dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzeagatik
Adingabea Txagorritxuko ospitalera eraman dute. Atxilotuak hilketa saiakera delitua egotzita atxilotu dituzte, eta polizia-etxera eraman dituzte. Ikerketak zabalik jarraitzen du.
Eneko Axpe: “Misio hau abiapuntu da Ilargian azpiegitura eraiki eta gizateria Martera joateko”
Artemis II misioa abiapuntua baino ez da Ilargian bizitzeko azpiegitura eraiki eta gizakia bertako baldintzetara egokitzeko ikerketak egiteko. Azken helburua, baina, Martera iristea da, Eneko Axpe fisikariak eta NASAren kolaboratzaileak azaldu duenez.
Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz
Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.
Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"
Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.
Mugikorreko NANa, indarrean: Zertarako balio du eta zertarako ez?
MiDNI aplikazioari esker, dagoeneko aurrez aurre identifika zaitezke telefonoarekin. Hala ere, ez du dokumentu fisikoa ordezkatuko kasu guztietan, nazioarteko bidaietan edo zenbait gestio egiterakoan adibidez.
Bederatzi urteko mutiko bilbotar bat hil da Medina de Pomarren izandako auto-istripu batean
Sei urteko beste adingabe bat eta bi heldu larri zauritu dira istripuan, Gaztela eta Leongo Gobernuko larrialdietarako zerbitzuak jakitera eman duenez. Horietako bi Gurutzetako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte.