Azpeitiko rally batean parte hartzen ari zen pilotu nafar bat hil da
XXVIII. Urrakiko Igoeran parte hartzen ari zen Iñaki Irigoien nafarra hil da, Segurtasun Sailaren iturrien arabera. Azpeitiko (Gipuzkoa) rallyan parte hartzen ari zela, petril baten kontra jo du bere ibilgailuak, kirol proba hasi eta gutxira.
Autoen arteko proba egiteko itxita zegoen GI-3740 errepideko 2,5 kilometroan izan da istripua, lasterketa hasi eta gutxira. 10:00etan hasi da proba, igandean.
Pilotua, autoak petrilaren kontra jo ostean, barruan harrapatuta geratu da. DYAko talde bat eta Ertzaintzako agenteak bertaratu dira. Antolakuntzaren medikuek bere heriotza baieztatu dute, 11:00ak inguruan.
Zendutako pilotuaren senideak Euskadiko Txapelketaren parte den lasterketa ikusten egon dira.
Irigoien, 50 urteko pilotu iruindarra, Nafarroako txapelduna zen diziplina honetan. Eskarmentu handiko pilotua zen, eta ibilgailu berri bat estreinatzen ari zen, Tracking RC 01, Ignauto Sport taldean. Larunbatean sailkatze proban aritu zen.
Nafarroako Automobilismo Federazioan oso hunkituta daude, oraindik Irigoienen heriotza "ezin sinetsita". Azken bi urteetako Nafarroako txapelduna izan da.
Iturrien arabera, Azpeitiko rallya 2020an egin diren apurrenetariko bat da, pandemiaren ondorioz. "Zuzenean ezabatzeko urtea da", esan dute.
Nafarroako Gobernuak ere oharra kaleratu du Iñaki Irigoyenen heriotzagatik samina adieraziz.
Albiste gehiago gizartea
Behin-behineko espetxealdia 71 urteko gizon batentzat, neska adingabe bati sexu-erasoa egiteagatik
Uztailaren 1ean, adingabe batek Ertzaintzan jarritako salaketa baten ondorioz, jakin zen 2024. urtearen amaieratik salatzailea adineko gizon batekin sexu-harremanak izatera behartu zuela hirugarren batek, diru-truke.
Luizi handi batek Panticosako (Huesca) bainuetxera doan errepidea moztu du
A-2606 errepidea itxi duen luizi handia ostegunean gertatu da, ekaitz gogor baten ondorioz. 300 pertsona inguru harrapatuta geratu dira Panticosako bainuetxean. Agintariak lanean ari dira asteburu honetan bertan errepidea ireki ahal izateko.
Hil egin da Arrasaten sute batean zauritutako gizona
Sutea ostegunean jazo zen, etxebizitza-bloke bateko sotoetan. 41 urteko gizonezkoa Gurutzetako Ospitalean hil da.
Renfe programa más de 8000 circulaciones de autobuses del 25 de julio al 21 de septiembre en Gipuzkoa por obras
En un comunicado, Renfe ha indicado que estos trabajos obligan a la interrupción del servicio ferroviario entre el 25 de julio y el 21 de septiembre en determinados tramos del servicio de Cercanías y los trayectos de Media y Larga Distancia.
Iruñea goitik behera prestatzen ari da igandean lehertuko den festa hartzeko
Bisitariak iritsi eta iritsi ari direlarik, lanean jo eta su ari dira hiritar asko eta asko, festan murgiltzerako dena prest egon dadin. Ostalariak, dendariak, ostatuetako langileak, segurtasun langileak, Udal-brigadak... Izan ere, ez da ezer falta jaia lehertzeko.
Uztailaren 7ko entzierroa, zuzenean
Uztailaren 7ko entzierroa, zuzenean Orainen, 7: 45etatik aurrera.
Aurten ere, sexu-erasoei aurre egiteko informazio gunea, jaiaren erdigunean: Gazteluko plaza
Uztailaren 5etik 14ra arte egongo da martxan, 11:30etik 15:00etara eta 18:00etatik gauerdira arte. Sexu-erasoaren aurrean informazio, sentsibilizazio eta prebentzio gunea da, baita entzute aktiborako eta erasoak salatzeko erreferentzia tokia.
Nafarroak 118 adingabe migratzaile gehiago hartu beharko ditu, eta EAEk ez du bat bera ere jaso beharko
Gazteria eta Haurtzaro Ministerioak Kanariar Uharteetara iritsi diren eta inoren kargura ez dauden adingabeak banatzeko taulak aurkeztu ditu gaur. Kataluniak ere ez du bat bera ere hartu beharko, Euskal Autonomia Erkidegoak bezala orain arte egin duen aldez aurreko harrera-ahaleginagatik.
Iruñeko dendak eta esekitokiak zuriz eta gorriz tindatu dira egunotan
Txupinazoak sanferminei hasiera emateko ordu gutxi falta direnean, iruindar asko dendaz denda dabiltza azken gauzak erosten. Beste askok egun hauetako beroa aprobetxatu dute arropa garbitu eta lehortzeko.
Txupinazoa, entzierroak eta askoz gehiago, hamar egunez, edukiz betetako EITBren programazio berezian
San Fermin jaiak abiapuntu hartuta, programa berriak, jaiekin eta kulturarekin lotutako emanaldiak eta kirol eskaintza zabala izango ditugu uda honetan ETBn. Iazko arrakastaren ondotik, EITBk zuzenean eskainiko ditu Faltzesko entzierroak.