Etxegabetzeen kontrako protesta egin dute Barakaldoko elkarte sozial eta sindikatuek
Langabetuen Batzarrak, Argitan Emakumeentzako Aholku Etxeak, Berri-Otxoak gizarte-bazterketaren aurkako plataformak eta ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT eta CNT sindikatuek elkarretaratzea egin dute gaur Barakaldoko justizia jauregiaren aurrean, Amaia Egaña, 2012an bere etxetik kaleratzera zihoazen egunean bere buruaz beste egin zuen Barakaldoko bizilaguna gogoratzeko eta omentzeko, baita etxegabetzeak indarrean jarraitzen dutela salatzeko ere.
Elkarte sozial eta sindikal horiek dutenez, azken zortzi urteetan 1.723 familia haien etxetik kaleratu dituzte Barakaldon, eta, batez beste, lau familia barakaldarrek pairatzen dute egoera hori astero, % 83 alokatutako etxebizitza batetik.
Kolektiboek eta sindikatuek eskaera zehatza egin diote Barakaldoko Udalari: "Handitu dezala etxegabetze arriskua geldiarazteko, gizarte larrialdietarako dirulaguntzen aurrekontua". Izan ere, "dirulaguntza horien % 66 ohiko etxebizitza eskuratzeko eta mantentzeko erabiltzen dira". Horrez gain, "eskaerak egiteko epea urte osoan irekita mantentzea" ere eskatu diote, "legea arautukoa betez", azaroaren 5ean itxi baitzuten epe hori datorren urteko otsailera arte, gutxiz jota.
Era berean, alokairu sozialeko etxebizitzaren alde egin dezatela eta udal etxebizitzen parke bat berma dezatela etxegabetutako familiei berehala beste bizileku bat emateko ere eskatu diete tokian tokiko administrazioei.
"Eusko Jaurlaritzak, Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak 2013an adostu eta 2019ko otsailean berritu zen etxegabetzeei buruzko protokoloaren aplikazioa ere eskatzen dugu, akordio horren arabera, gizarte zerbitzuek berehalako erantzuna ematera eta presazko izapideak egitera behartuta baitaude etxegabetzeen kaltetuen artean adigabeak daudenean", adierazi dute Amaia Egañaren omenaldiaren sustatzaileek.
Halaber, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiaren ebazpenei edo NBEko Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Batzordearen irizpenari men egitera deitu dute eragileok. Horien arabera, etxegabetutako familiei bizitoki aukera bat eskaini behar zaie, eta are gehiago adingabeak ardurapean dituztenean.
Zure interesekoa izan daiteke
EAEko Auzitegi Nagusiak bi egonkortze prozesu eten ditu C2 euskara maila eskatzeagatik
Zehazki, udal idazkari eta kontu-hartzaile postuetarako IVAPek emandako bi ebazpen utzi ditu bertan behera Auzitegiak. Eusko Jaurlaritza epaia aztertzen ari da kasazio helegitea aurkezten duen erabakitzeko.
Gasteizen bikote homosexual bati eraso egin zion adingabea atxilotu dute berriro, hiru gazte sastakatzeagatik
EITBk baieztatu duenez, 17 urteko gaztea kanporatzeko eskaera egin behar zuen Arabako Aldundiak. Atzo, bertan, epailearen aurrera eraman zuten, eta Eusko Jaurlaritzaren gazteentzako justizia zentro batean sartzea agindu zuen honek.
Pertsona bat hil da Arrasaten, bi ibilgailuren arteko istripu batean
GI-627 errepidean gertatu da ezbeharra, Aretxabaletarako noranzkoan. Errepidea itxita egon da errepidea garbitu bitartean, baina lanak amaitutakoan ireki dute.
Euskararen aldeko lasterketa igande eguerdian helduko da helmugara, Bilbora
2.750 kilometro egin eta lekukoa eskuz esku 3.436 aldiz pasatu ostean, Bizkaiko hiriburua harrapatuko du Korrikak. Bertan jakingo dugu nork idatzi duen 10 egunez lekuko barruan gordeta eraman duten mezua, egileak berak irakurriko baitu. AEKk festa erraldoia prestatu du 24. Korrikari amaiera emateko.
Deabruek sutan jarri dute Korrika Debagoienean barrena
Lekittoko Deabruak kale antzerki taldeak hartu du lekukoa Oñatitik Bergarara bidean, eta hankaz gora jarri dute ibilbidea su eta txinpartekin.
Ordu aldaketa: Bueltan da udako ordutegia
Martxoaren 28tik (larunbata) 29ra (igandea) bitarteko goizaldean, 02:00etan ordua aldatu egin beharko da, eta 03:00ak izango dira. Atseden hartzeko ordubete gutxiago egongo da. Egungo ordutegi ereduarekin jarraitzeko beharrak eztabaida sortzen du, batez ere bi arrazoi garrantzitsu direla eta: Osasuna eta energia kostua.
Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen
Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatu beharreko kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uztea eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta ez da nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.
Santanderreko pasabidearen egoeraz jakinarazteko abisua jaso zuen 112ko kudeatzailea ikertuko dute
Erabaki horren helburua da langileari defentsarako eskubidea bermatzea, iturri judizialek azaldu dutenez.
Osasun Ministerioak erkidegoekin adostu du bitartekari bat izendatzea medikuen Greba Batzordearekin negoziatzeko
Sindikatuek eta Ministerioak zehaztu eta onartu beharko dute nor izango den bitartekari hori.
Medikuen grebak 300.000 pazienteri eragin die Euskadin, Eusko Jaurlaritzaren arabera
Protestaren ondorioz, gainera, Osakidetzako itxaron-zerrenda kirurgikoa 15 egun luzatu da, 67 egunera arte.