Sua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gorpu bat kiskalita aurkitu dute Bilbon, etxebizitza batean sutea izan ondoren

Sua 14:00ak aldera piztu da Egaña kalean, Bizkaiko hiriburuaren erdialdean. Hildakoa adineko gizon bat da. Ertzaintzaren arabera, istripu bat izan liteke, baina ikerketa oraindik zabalik dago.
Sutea Bilboko Egaña kalean. Argazkia: Bilboko suhiltzaileak

Larrialdi zerbitzuek pertsona baten gorpua topatu dute arratsaldean, Bilboko etxebizitza batean. Etxe horretan sutea izan da, ikertzen ari diren arrazoiengatik. Hildakoa adineko gizon bat da.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez, sua 14:00ak aldera piztu da Egaña kalean, Bizkaiko hiriburuaren erdialdean.

Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira, eta gorpua kiskalita aurkitu dute etxebizitza barruan.

Ertzaintzaren arabera, istripu bat izan liteke, baina ikerketa oraindik zabalik dago, ETBk jakin ahal izan duenez.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elgoibarko alkatea: "Ezbeharraren unean 10 bat pertsona zeuden kiroldegian, horietako lau igerilekuetan, eta azkenean hiru artatu behar izan dituzte: langile bat eta bi erabiltzaile"

Hiru pertsona arnasteko arazo arinekin eraman dituzte gaur Mendaroko ospitalera, Elgoibarko (Gipuzkoa) Olaizaga kiroldegian gas toxikoa arnastu ondoren. Istripu kimikoa gertatu da instalazioen barruan. 14:30 aldera ezbehar baten ondorioz azido klorhidrikoa eta sodio hipokloritoa nahastu dira igerilekuetan.

20190109151530_supremo_
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tokiko erakundeetan euskara lehenesten duten hainbat artikulu baliogabe utzi ditu Auzitegi Gorenak

Auzitegi Gorenak atzera bota du Eusko Jaurlaritzak EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiari jarritako errekurtsoa, eta bertan behera utzi ditu euskaldunen hizkuntza-eskubideak bermatzeko egin zen 179/2019 dekretuaren artikuluetako batzuk. Epaia "euskararen normalizazioaren aurka ez ezik, euskal gizartearen eta erakundeen borondatearen aurka" doala salatu du Kontseiluak.

Gehiago kargatu