Osakidetzako ikertzaileen % 65 emakumeak dira
Osasun Sailak eta Osakidetzak bat egin dute, beste behin, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin, haien zentroetako ikerketa-arloko profesionalekin batera. Emakumeek eta neskek sektore horretan erabateko sarbide zuzena izatea du helburu egun honek.
Zientziaren, teknologiaren, ingeniaritzaren eta matematiken sektoreetan urteak daramatza genero-arrakalak, mundu osoan. Eusko Jaurlaritzak zientziaren eta teknologiaren eremuan berdintasun-politikekin duen konpromisoa eta bikaintasunaren ikerketaren eta berrikuntzaren alde egiten duen apustua berretsi nahi izan ditu.
EAEn, Bioaraba, Biocruces Bizkaia, Biodonostia eta Kronikgune zentroetan bikaintasuneko ikerketa proiektuak garatzen dituen emakume-kopurua gizonena baino handiagoa da. Zehazki, zentro horietan, ikerketako 2.859 profesional daude eta, haietatik, % 65 emakumeak dira; alegia, 1.858. Proiektu horien lidergoa onartzen duen emakume-kopuruan ere nabaritzen da gorakada. Zehatzago esateko, proiektuetako buru diren langileen % 50 baino gehiago emakumeak dira (guztira 448 dira, eta, haietatik, 223 emakumeak dira).
I+G+b arloarekin zerikusia duen jarduera % 8 hazi da 2020an EAEn. Gauzak horrela, nabarmentzekoa da garatzen ari den proiektu-kopurua % 70 hazi dela azken bost urteotan (saiakuntza klinikoak barne), baita euskal enpresekin elkarlanean eginiko proiektuen kopurua ere (gaur egun 85 dira).
Euskadiko Osasun Sisteman ikerketen bidez lantzen dituzten gaien artean, I+G jarduerak onkologian (% 17) eta neurologian (% 16) duen eragina azpimarragarria da, eta, ondoren, endokrinologiaren, psikiatriaren eta arnasketaren arloan (% 6, hurrenez hurren).
Gainera, legealdi honetan, osasun-berrikuntza eta ikerketa sustatzen jarraitzeko, honako estrategia eta tresna hauek onetsiko dira: 2021-2024rako Osasuneko Ikerketa eta Berrikuntza Estrategia berria eta osasun-ikerketarako tresna estrategiko berria, 2030erako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren eta RIS3 Espezializazio Adimentsurako Estrategiaren esparruan.
Emakumeen % 25ek soilik aukeratzen ditu titulazio teknikoak
Hala ere, emakumeen % 25ek bakarrik aukeratzen dituzte ingeniaritza eta arkitektura bezalako titulazio teknikoak EAEn, nahiz eta euskal unibertsitate-ikasleen % 54,8 emakumeak izan.
Zientzia, ingeniaritza, teknologia, arte eta matematika ikasketak kontuan hartuz gero, emakumeak kopuru guztiaren % 31 dira, eta datu hori are gehiago jaisten da, % 9raino, euskal lanbide-heziketan.
Datuok Itziar Epalza Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko zuzendari nagusiak eman ditu inspira Steam programaren hitzarmenaren sinaduran. Deustuko Unibertsitateak eta Arabako Foru Aldundiak ere parte hartzen dute hitzarmen horretan, eta neskatoen artean bokazio zientifiko-teknologikoa sustatzea du helburu.
Ostegun honetan, Gasteizko Artium museoan, Zientzian dauden Nesken eta Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta egindako ekitaldian, Epalzak nabarmendu du beharrezkoa dela "talentua txertatzea" eta bokazio zientifikoak, teknologikoak eta berrikuntzakoak sustatzea emakumezko ikasleen artean.
Zure interesekoa izan daiteke
Teruelgo aireportua hegazkinez beteta dago, ezin direlako Ekialde Hurbilera itzuli gerraren ondorioz
Ostiral honetan 10 hegazkin komertzial lurreratu dira, gehienak Qatar Airlines konpainiakoak. Teruelgo aireportua 140 hegazkinen aparkaleku izan zen pandemian.
Athleticek gaitzetsi egin ditu Jon Uriartek jasotako mehatxuak eta bere “babes osoa” adierazi dio
Erakundeak adierazi duenez, "errespetua irmo aldarrikatuz baino ez dugu gizarte eta Athletic hobea eraikiko".
Martxoaren 23an irekiko dute Osakidetzako EPErako izen-ematea
Probak ekainaren 19an, 20an eta 21ean egingo dira, eta horietan LEP eredu berri bat ekarriko du: test motako azterketak egingo dituzte eta nota hurrengo deialdietarako erreserbatuko da.
Euskal Herrian Euskarazek CCOO sindikatuaren mehatxua salatu eta mobilizatzeko deia egin du
Euskal Herrian Euskarazen agerraldia. Argazkia: EITB Media
Ramadanaren amaiera jendetsua Euskal Herrian
Ehunka musulman bildu dira Gasteizen eta Zumarragan islamaren hilabeterik sakratuenari agurra emateko. 2026ko otsailaren 17tik martxoaren 19ra arte, musulmanek abstinentzia egin dute egunez. Argia egon den orduetan, ez dute jan, ez dute edan (ezta urik ere), ez dute erre eta ez dute sexu-harremanik izan.
Athleticeko presidenteak jazarpena eta mehatxuak salatu ditu
Jon Uriartek Ertzaintzaren aurrean salatu duenez, futbolarekin lotutako gazte erradikalak bere etxeko atarian sartu dira eta mezu iraingarriak utzi dizkiote.
Luzaiden dantzan, Korrikaren lekukoa eskuan!
Arnegitik Luzaiderako bidean, Luzaideko Bolantak taldeak dantzan hartu du Korrikaren lekukoa. 126. kilometroan izan da, 04:00ak aldera. Azken urteotako tradizioari eutsiz, dantzan jarri dira lekukoa hartu dutenean.
Jendetza bildu du Korrikak Maulen
Lurraldeko eta hiriburuko hainbat elkarte eta herriko etxe ikusi ditugu parte-hartzen, hala nola, Sohütako pastorala, UEU, Palestinaren aldeko elkartea, Pitxu gaztetxea, Xiberoko Botza eta beste hainbat. Handik Nafarroa Beherea alderako bidea hartu du. Gaueko 22:00 pasata sartuko da lurralde hartan Aiherratik.
Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz
Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko. Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta. Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute.
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
Ibilbide osoa zuzenean ikusteko aukera dago ETB ON plataforman, EITBren telebista plataforma digital berrian. Euskararen lekukoa martxan da jada, eta Atharratzetik abiatu den oihuak Euskal Herri osoa zeharkatuko du beste behin. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.