Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elurra dela eta, A-1 errepidean, Agurainen, arretaz gidatzea aholkatu du Ertzaintzak

Bestalde, Opakuako mendatea itxita dago. Herrerako portuan kateak behar dituzte ibilgailuek.
18:00 - 20:00
Elurrak zirkulazioa zailtzen du Arabako hainbat puntutan

Elurra dela eta, A-1 errepidean, Agurainen, arretaz gidatzea aholkatu du Ertzaintzak, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Arabako beste zenbait puntutan ere mara-mara ari du elurra, Opakuan, besteak beste. Goizetik, itxita dago aipatu mendatea.

Gainera, Herreran kateak behar dituzte ibilgailuek, eta Bernedon, Azazetan, Gasteizko mendatean, Gatzagan eta Urduñan kontuz gidatu behar da, Segurtasun Sailaren arabera.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X