Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi lagun hil dira furgoneta istripu batean, Armiñonen

Ibilgailua irauli egin da AP-1 errepidean, eta hildakoez gain, barruan zihoazen beste lau lagun zauritu dira.

Bi pertsona hil dira eta beste zenbait zauritu dira furgoneta batek AP-1 errepidean izan duen istripuan, Armiñonen (Araba), Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 20:20 aldera gertatu da, 83. kilometroan, Burgoseko norantzan, zihoan furgoneta bat errepidetik irten eta irauli denean.

Dirudienez, sei pertsona zeuden ibilgailu barruan, eta hildako bi lagunez gain, lau dira zaurituak. Errepidea itxi egin behar izan dute.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X