Ez-jaiak Gasteizen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jende pilaketak izan dira Gasteizko "ez-jaietan"

18:00 - 20:00
Jende pilaketak izan dira Gasteizko "ez-jaietan"
Udaletik behin eta berriz errepikatu dute aurten ere ez dagoela jairik eta, beraz, erantzukizuna eskatu die herritarrei; bereziki, larunbateko gauari begira.

Albiste gehiago gizartea

OTA Bilbao
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

TAO zerbitzua, udan: Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean izango diren aldaketa nagusiak

Bilbon, larunbatetan eta jaiegunetan zerbitzua bertan behera geldituko da, eta abuztutik arratsaldetan gauza bera gertatuko da. Gasteizen, abuztuaren 4tik 31ra bitartean ez da zerbitzua ordaindu beharko. Aitzitik, Donostian larunbat arratsaldeetara eta igande eta jaiegunetara zabalduko da, eta Iruñean, sanferminetan, eguneko 24 orduetan ordaindu beharko da. 

Carla Pía neurofisiologa de la Unidad del Sueño de la EOI Araba
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bero-boladan ondo lo egiteko aholkuak

Carla Pia Arabako ESIko Loaren Unitateko neurofisiologoak adierazi duenez, bero-boladetan jende askok okerrago egiten du lo, maila zentralean gure tenperatura jaitsi egin behar delako lo hartzeko, eta egun hauetako beroarekin zailagoa da. Arropa gutxiagorekin edo estali gabe lo egitea gomendatzen du, nahiz eta pertsona batzuei kosta egiten zaien. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EHUk irudi berria aurkeztu du, Chillida Lekun

Chillidak bere garaian egin zuen "kontzeptu unibertsala"ri eutsi dio EHUk, baina marka sinplifikatu du "argiagoa eta gogoratzeko errazagoa egiteko, eta komunikazio inguru berrietara egokitzeko".  Horrez gainera, EHUren ereserkia izango den abestia ere aurkeztu dute. Luca Fanelli eta Jone Uria irakasleek egin dute, eta Leire Berasaluzek abestu du.

Gehiago kargatu