65 urtetik gorako 10 pertsonako 20 urtez azpiko 8 daude EAEn
EAEn bizi diren pertsonen % 22,5k 65 urte edo gehiago ditu eta 65 urtetik gorako 10 pertsonako 20 urtez azpiko 8 daude, belaunaldi-erreleboa; beraz, 0,8koa da EAEn. Horrek esan nahi du "biztanleria zahartzen doala pixkanaka", Eustat Estatistikaren Euskal Institutuak azaldu duenez.
Gaur, urriak 1, ospatzen den Adineko Pertsonen Nazioarteko Egunaren harira, Eustatek 2021eko adineko pertsonen panorama estatistikoa kaleratu du. Azken urteetan egin diren estatistika-lanen daturik eguneratuenak bildu dituzte bertan, bost arlo jakinetan: Demografia, Bizitza Ekonomikoa, Osasuna, Eguneroko bizitza eta Gizarte-babesa.
Azaldu dutenez, demografiari dagokionez, 2020ko urtarrilaren 1eko datuek erakusten dute Euskal Autonomia Erkidegoan 65 urte edo gehiagoko 484.364 pertsona bizi direla, biztanleria osoaren % 22,5. Horietatik 284.126 (% 57,5) emakumeak dira eta 210.238 (% 42,5) gizonak. Lurraldeka, Bizkaikoa da populaziorik zaharkituena, eta Arabakoa, berriz, gazteena.
Belaunaldi-erreleboari dagokionez, 20 urtez azpiko eta 64 urtetik gorako biztanleen proportzioa 0,8koa da, eta horrek biztanleriaren zahartzea erakusten du. Aldea nabarmenagoa da emakumeen artean; izan ere, emakumezkoen bizi-itxaropena (86,6 urte) gizonezkoena (80,8) baino handiagoa izanik, emakumezko gehiago dago 65 urtez gorakoen multzoan, gizonezkoak baino.
Pentsio desberdinak generoaren arabera
Bizitza ekonomikoari buruz bildutako datuek erakusten dutenez, erretiroaren ostean handitu egiten da batez besteko errentaren aldea generoaren arabera, nahiz eta gero alde hori murriztu egiten den alarguntza-pentsioak gehitzen direnean.
Errenta pertsonalari eta familia-errentari dagokionez, erkidegoan bizi diren 18 urteko eta gehiagoko biztanleek batez beste 21.458 euroko errenta pertsonala jaso dute 2018an; gizonen kasuan, 26.930 eurokoa da batezbestekoa, eta emakumeen kasuan, berriz, 16.416 eurokoa. Alderik handiena 65 eta 69 urte bitartekoen artean dago, gizonek emakumeek baino 15.380 euro gehiago jasotzen baitituzte.
65 urteko eta gehiagoko pertsonen kolektiboaren errenta, batez ere, erretiro-pentsioetatik eta beste gizarte-prestazio batzuetatik dator, eta askoz gutxiago kapital-errentetatik. Jarduera- edo lan-errentetatik eratorriak, berriz, ia deusezak dira.
65 urteko eta gehiagoko gizonen batez besteko errenta gutxitu egiten da adinean aurrera egin ahala; hau da, zenbat eta adinean aurrerago, orduan eta txikiagoa dute errenta; 80 urtetik gorako emakumeei, berriz, batez besteko errenta horiek zertxobait igotzen zaie alarguntza-pentsioak kobratzearen ondorioz.
Eustaten arabera, erretiro-adinaren ostean, batez besteko errenta pertsonalean "areagotu egiten da genero-desberdintasuna", nahiz eta alarguntza-pentsioak gehituta arindu.
Emakumeek osasunarekiko pertzepzio okerragoa dute
Horrekin batera, osasun onaren pertzepzioak adierazten du zenbat eta urte gehiago izan orduan eta osasun txarragoa hautematen dela, eta emakumeen osasun onaren pertzepzio hori gizonena baino 10 puntu txikiagoa dela. Gainera, euren jarduerak kronikoki mugatuta dituzte 75 urtetik gorako emakumeen % 35,8k eta adin bereko gizonen % 26,1ek.
Euskadiko ospitaleetan 247.502 ospitaleratze izan ziren 2019an, eta ospitaleratutako pertsonen % 51k 65 urte edo gehiago zituzten. Hilkortasunari dagokionez, 2020an 24.247 pertsona hil ziren EAEn, 12.056 gizon eta 12.191 emakume.
Batez beste, gizonak 77,8 urterekin hil ziren, eta emakumeak 84,2 urterekin, eta 3.096 pertsona hil ziren 2020an covid-19aren ondorioz, guztizkoaren % 12,8. Arrazoi horrengatik hildako gizonen kopurua emakumeena baino handiagoa izan zen, 1.582 eta 1.514, hurrenez hurren. Covid-19ak hildakoen % 72,8k 80 urtetik gora zituzten.
Bizitzarekiko asebetetze maila ona
Eguneroko bizitzari dagokionez, adineko pertsonak oro har oso asebeteta sentitzen dira euren aisialdiarekin eta bizitza pertsonal eta sozialarekin. 2020an 65 urteko eta gehiagoko biztanleek 10etik 7,53 puntu ematen dizkiote bizitzarekiko gogobetetasun mailari, eta aisialdiarekiko asebetetze mailari 7,76koa. Aldiz, 35 eta 49 urte bitartekoek egiten dute baloraziorik txikiena (6,09).
Euskadiko adinekoen % 30,1ek egiten du turismoa EAEn, eta, urteko sasoia kontuan hartuta, Aste Santuan 60 urtetik gorakoen % 20,5ek egiten du urismoa eta % 28,8 udan.
Egoitza-zentro gehiago eta emakume gehiago horietan
Gizarte-babesari dagokionez, adinean aurrera egiten duten heinean gero eta emakume gehiago daude egoitzetan, eta 25 urtetan, 1994tik 2019ra, adinekoentzako egoitzen kopurua hirukoiztu egin da: 153 zentro izatetik 448 izatera igaro da Euskal Autonomia Erkidegoan (158 titulartasun publikokoak eta 290 pribatuak). Eguneko zentroei dagokienez, kopuruak % 45 egin du gora, 514 zentro daude. 2019an egoitzak erabili zituzten 18.885 adinekoetatik, hamarretik zazpi emakumeak izan ziren.
Diru-sarrerak bermatzeko prestazioei dagokienez, 2019an 51.315 pertsonek jaso zuten oinarrizko errenta; horietatik 10.841 65 urtetik gorakoak ziren, guztizkoaren % 21, eta hamarretik zazpi emakumeak.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak sektore publikoko langileen soldata % 1,5 igotzea onartu du
Igoera hori otsaileko nominan aplikatuko da, eta atzeraeraginezko ondorioak izango ditu urtarrilaren 1etik aurrera.
Korrika baliatuz 36 migratzaileri muga zeharkatzen lagundu zieten zazpi ekintzaileak errugabe jo dituzte
2024ko martxoan 36 migratzailek Irungo Santiago zubia zeharkatu zuten, Korrikarekin batera eta hainbat ekintzaileren laguntzarekin. Frantziako Justiziak horietako zazpi auzipetu zituen, eta 10 urterainoko zigorra eta 250.000 euroko isuna eskatu zuen haientzat.
Eusko Jaurlaritzak 817 milioi euroko inbertsioa egingo du 2030era arte, familia, haur eta nerabeei laguntzeko
Familiei, Haurrei eta Nerabeei Laguntzeko Erakundearteko Plan berriak (2026-2030) jasotzen dituen neurrien artean dago, besteak beste, haurrak lau urte bete arte familiek hilero jasoko duten 200 euroko laguntza. Aurtengo lehenengo hiruhilekoan onartuko du Jaurlaritzak neurri berria eta 2026ko urtarrilaren 1etik izango du eragina.
Emakunderen ikerketa baten arabera, bakarrik bizitzea "ikasketa bat da, aukera bat" adineko emakume askorentzat
'Euskal Autonomia Erkidegoan bakarrik bizi diren adineko emakumeak: emandako gizarte-baimena?' txostenaren arabera, bizilagunik ez izateak du esan nahi bakarrik sentitzen direla, gizarteak adineko emakumeei buruz duen irudi estereotipatutik hori ondorioztatzen den arren.
Duela 5.000 urte izoztutako bakterio batek hamar antibiotikori aurre egin diezaieke eta sendagaiak sortzeko baliagarria izan daiteke
Errumaniako izotz-kobazulo batean isolatuta egon da anduia, eta bi agertoki ekarri ditu: askatuz gero, mikrobioen aurkako erresistentzia larriagotu dezake, baina berrikuntza bioteknologikoei atea ireki diezaieke.
Bost gazte hil dira Manlleun (Bartzelona), trasteleku batean izandako sute batean
Bost gazteek "elkargune" gisa erabiltzen zuten trastelekua, eta oraindik ez dago argi zer egiten ari ziren sua piztu denean. Mossoek baztertu egin dute trastelekua bizitoki moduan erabiltzen zutela.
Hainbat errei itxi dituzte Bizkaian eta Gipuzkoan, luiziak eta ur putzuak direla eta
BI-630 errepidean errei bat itxi dute Karrantza parean, luizi bat izan baita. Halaber, lur-jausi bat izan da N-1 errepidean ere, Idiazabal parean, eta errei bat itxi behar izan dute. Hori guztia dela eta, Segurtasun Sailak arretaz gidatzea gomendatzen du.
Amaitu dira auto-ilarak BI-10 errepidean, Barakaldo parean bi ibilgailuk istripua izan ondoren
Ezbeharra 124. kilometroan gertatu da, Donostiarako noranzkoan, eta bost kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira.
Albiste izango dira: Ibaien egoera, noiz atertuko du? eta greba Tubos Reunidosen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ibaiak gainezka izan dira gauean, baina egoerak hobera egin du
Prezipitazio handien ondorioz, uholdeak izan dira hainbat tokitan, garajeetan eta etxebizitzetan, batez ere Butroe ibaiaren arroan. Marurin 36 auzokideri eragin die.