Astronomia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Esne Bidearen erdigunetik ateratzen diren irrati seinale ezohikoak hauteman dituzte

Detektatutako irrati-uhinak ez datoz bat irrati-iturri aldakorrez ezagutzen diren ereduekin eta izar-objektu berri bat izan daitekeela uste dute. Astronomoak haren portaera ulertu nahian ari dira, izan ere, "argiak oszilatu egiten du, distira aldakorra du eta seinalea piztu eta itzali egiten da".
Esne Bidea.
Esne Bidearen irudi bat. Pxhere.

Astronomoek Esne Bidearen erdigunetik ateratzen diren irrati seinale ezohikoak hauteman dituzte. "Astrophysical Journal" aldizkari espezializatuak astearte honetan argitaratu duen artikulu baten arabera, irrati-uhinak ez datoz bat gaur egun irrati-iturri aldakorrez ezagutzen diren ezein patroirekin, eta izar-objektu mota berri bat izan daitekeela uste dute. 

"Seinale berri honen ezaugarririk bitxiena da polarizazio oso altua duela", adierazi du Ziteng Wangek, artikuluaren egile nagusi eta Sydneyko Unibertsitateko Fisika Eskolako ikasleak.

Horrek esan nahi du, artikuluan jasotzen denaren arabera, bere argia "norabide bakar batean doala, baina norabide hori birakorra dela denborarekin", gainera "objektuaren distira ere nabarmen aldatzen da" eta "antza denez, ausaz pizten eta itzaltzen den" seinale bat da. Horrengatik guztiagatik, oraingoz ezin izan da patroi zehatz bat identifikatu.

Seinalea sei aldiz detektatu zen 2020ko urtarrila eta iraila bitartean, eta otsailaren 7an berriro agertu zen. Seinalearen maiztasuna eta iraupena irregularra da, azken aldi honetan, "seinalea egun bakar baten ostean desagertu zen, gure aurreko ASKAP behaketetan asteak iraun zituen arren".

Uhinei eman zaien izen teknikoa ASKAP J173608.2-321635 da, behaketarako erabili den irrati-teleskopioaren izenagatik eta koordenatuengatik.

Galaxiaren errotazio zentroak, bere erdian, zulo beltz handi bat bat du, eta eremu horretan, erraldoi gorriak, super erraldoiak, gas oso beroak eta irrati seinale ugari dituzten izar erraldoien pilaketa trinkoak daude.

Izar mota askok argi aldakorrak igortzen dituzte espektro elektromagnetikoaren gama osoan, eta, irrati-astronomian gertatzen diren aurrerapenekin, objektu aldakorren edo iragankorren azterketa unibertsoaren ikerketarako arlo garrantzitsu eta zabala da.

"Hasieran, pulsar bat izan zitekeela uste genuen, hildako izar birakari bat, edo eguzki erupzio izugarriak igortzen dituen izar mota bat. Baina iturri berri horren seinaleak ez datoz bat zeruko objektu zehatz horiei buruz espero behar dugunarekin ", argitu du Wangek.

Australia, Espainia, Alemania, Estatu Batuak, Kanada, Hegoafrika eta Frantziako zientzialariek parte hartzen dute ikertzaile taldean Wangekin batera eta ASKAP irrati-teleskopioaren bidez aurkitu zuen objektua Australiako ekialdean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Akusatutako irakaslearen ikasle ohia: "Guk ere lekuz kanpo zeuden iruzkinak entzun behar izan genituen 11-12 urte genituenean"

Oiartzungo Elizalde ikastetxean irakasle akusatuaren ikasle izan ziren hainbat emakume Gipuzkoako Probintzia Epaitegira hurbildu dira gaur biktimei babesa ematera. Horietako batek azaldu duenez, 11-12 urte zituztenean "iruzkin lizunak" egiten zizkien gizonak, eta epaiketan entzundakoaren aurka, ziurtartatu duenez, gizona bera zen gerturatzen zitzaiena eta "lekuz kanpoko iruzkinak" egiten zizkiena. Ikasgelan bideo pornoak jartzen zizkiela eta hitz-joko lizunak egiten zituela esan dute, eta "nazkagarria" eta "lotsagabea" zela.  

Precinto policial para impedir el paso en la pasarela de la senda costera de Cabo Mayor a la playa de La Maruca, en Santander, que siempre ha tenido 'fama', no solo por el número de vecinos y turistas que la pasean diariamente, sino porque generó la constitución de dos plataformas para su ejecución sostenible, dos proyectos inacabados y, por desgracia, un final trágico el pasado martes. cuando tras el derrumbe este martes de la estructura de madera de EL Bocal de dicha senda lo que provocaó la muerte de cinco jóvenes, otra está desaparecida y una séptima de encuentra ingresada en la UCI del hospital de Valdecilla. EFE/ Celia Agüero Pereda
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Epailearen arabera, Estatuko administrazioarena zen El Bocaleko pasabidea mantentzearen ardura, eta ikerketapean jarri ditu Trantsizio Ekologikoko bi funtzionario

Epailearen ustez, Estatuko administrazioa da martxoaren 3an Santanderko hondartza horretan istripua izan zen pasabidearen "kontserbazio-egoera eta mantentzea egokia zela bermatzeko arduradun bakarra", eta pasabide horretako eta beste batzuetako lanak "amaitu gabe" daudela. Sei pertsona hil ziren eta bat larri zauritu zen, martxoaren 3an, itsaso ondoko pasabidea behera etorrita. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X