Nafarroa da pobrezia arrisku txikiena duen autonomia erkidegoa, nahiz eta gorantza doan
Nafarroa zen, Covid aroaren aurretik, Espainiako Estatuan pobrezia-arrisku txikiena zuen erkidegoa, eta hamarrena Europan, nahiz eta tasa horrek gora egin duen aurreko urtearekin alderatuta. Prekarietate-egoera horrek adin txikikoei, atzerritarrei eta emakumeei eragiten die gehien.
Hala erakusten du Gizarte Politiken Plangintza eta Ebaluaziorako Errealitate Sozialaren Behatokiak egin duen Nafarroako pobreziari eta desberdintasun sozialari buruzko V. txostenak. Txosten hori gaur goizean aurkeztu dute Carmen Maeztu Eskubide Sozialen kontseilariak, Luis Campos behatokiko zuzendari nagusiak eta Antidio Martinez de Lizarrondo atalburuak.
"Gure pobrezia eta desberdintasun maila txikia Nafarroako adierazlerik onena da Europarekin alderatzen garenean, garapen ekonomikoren gainetik", esan du sailburuak, eta datu hori "oso pozgarria" dela esan du, AROPE tasak 2020ko parametro batzuk ematen dituelako, nahiz eta datu ekonomikoak 2019koak diren.
Txosten horrek erakusten duenez, "Nafarroak ezberdintasun eta pobrezia maila baxuei eutsi die, pixka bat gora egin duten arren"; izan ere, pobrezia erlatiboa hamarren bat jaitsi den bitartean, pobrezia larria hamarren bat hazi da, 2019ko Nafarroako Errenta Estatistikaren arabera.
Adingabeak, emakumeak eta atzerritarrak
Nafarroako Biztanleriaren Errentaren 2019ko Estatistikaren arabera, Camposek zehaztu duenez, emakumeek eta 16 urtetik beherakoek pobrezia larriko tasa altuagoak dituzte, eta 65 urtetik gorakoen artean dagoen aldea nabarmenagoa da.
Emakumeen artean % 11,9koa da bataz bestekoa, eta gizonen artean % 10,6koa; haur-pobreziak eutsi egin dio aurreko urteko % 18,2ko tasari, % 11,3ko batez bestekoa baino askoz handiagoa da.
Pobrezia larria 65 urtetik gorakoen artean da txikiena, % 4,4koa; kontseilariaren ustez, hori "azken urteetako erretiro-pentsioen hobekuntzarekin eta Nafarroako Gobernuak pentsio baxuetarako aplikatzen dituen osagarriekin" oso lotuta dago.
Camposen arabera, "jatorria funtsezko faktorea da pobrezia pairatzeko orduan"; izan ere, pobrezia arriskuan daude jatorri atzerritarreko hamar pertsonatik sei (% 58,9) eta espainiar nazionalitatea duten pertsonen % 16,3.
16 urtetik beherakoei ere eragiten die horrek, eta pobrezia-arriskua dute atzerriko jatorriko lau haur eta nerabetik hiruk; espainiar jatorriko lautik batek du arrisku hori.
Gizarte-zerbitzuen arloen arabera, egoera oso antzekoa da 2018arekin alderatuta, eta Nafarroako iparraldearen eta hegoaldearen arteko aldeak nabarmentzen dira, Ipar-mendebaldean pobrezia larria % 7,5koa da; Tutera inguruan, aldiz, % 15,7koa.
Aurreikuspenak eta indizeak
Txosten horrek, argitu dutenez, Covid-19aren aurreko egoera marrazten du, baina Camposek adierazi duenez, "pobreziak ere ekonomiak edo lan-merkatuak dituen joerei jarraitzea aurreikusten da", datozen bi urtetan espero da krisiaren etaparik gogorrenarekin bat datorren gorakada handia izatea eta bat-bateko hobekuntza gero.
Azterketa hori datu eguneratuagoekin bat dator, hala nola Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten familien kopuruarekin; izan ere, 2020an % 5 igo ziren 2019arekin alderatuta, baina azken hilabeteetan beheranzko joera hartu dute, sailburuak azaldu duenez.
Ikerketan Gini koefizientea ere agertzen da, Martinezek azaldu duenez, lurralde bateko desberdintasuna neurtzen duena eta aurreko urtearekin alderatuta % 3 igo da. Hala ere, Nafarroa Espainiako bigarren erkidego parekideena da (% 27,3), eta Balear Uharteek soilik gainditzen dute, estatuko batez besteko % 32,1etik edo EBko % 30,7tik behera.
Era berean, desberdintasuna aztertu da S80/S20 koefizientearen bidez; koefiziente horrek gehien kobratzen duen % 20aren eta gutxien kobratzen duen % 20aren arteko aldea adierazten du, eta 2018ko 3,8tik 2019ko 4,4ra igo da, baina Nafarroa da oraindik ondoen dagoen erkidegoa, Espainiako batez bestekoaren 5,8aren eta Europako 5,1aren azpitik baitago.
Zure interesekoa izan daiteke
Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatu dio federazioekin lan egin dezala kirolarientzat “aseguru onuragarriagoak” aurkitzeko
PPk aseguruen kontrataziorako plataforma bat sortzea proposatu du. EH Bilduk, berriz, kiroleko osasun-arreta Osakidetzaren ardura izan dadila eskatu du. Bi proposamenak atzera bota dituzte.
Osakidetzak maskara erabiltzea eta txertatzea gomendatzen du, gripeak gora egiten jarraitzen duelako
Gripearen intzidentziari buruzko datuei begiratuta, aurreko urtekoa halako lau da aurtengo tasa: 438,87 kasu, 100.000 biztanleko. Epidemiak Gabonetako astean jo dezakeela goia aurreikusten dute.
Sarrerarik gabe datozen PSGren zale ultrak geldiarazteko kontrolak egiten dabil Ertzaintza, goizetik, Biriatun eta Zarautzen
Athleticek Paris-Saint Germain taldearen kontra duen neurketa dela eta, Ertzaintza kontrolak egiten dabil, goizetik, Biriatun eta Zarautze, Paristik datozen zaleen ibilgailuak miatzeko. Sarrerarik gabe datozen ultrak Bilbora iristea ekiditea da helburua. Gutxienez, bi autobus gelditu dituzte, eta baita Frantziako matrikuladun auto ugari ere, eta makilak eta bengalak konfiskatu dituzte.
Palestinarekin Elkartasuna plataformak Israelen aurkako protestetan parte hartu zutenen aurkako "errepresioa" salatu du
Iñigo Rodriguez plataformaren bozeramaileak babesa helarazi die pertsona horiei. Gogorarazi du horietako batzuei isunak jarri dizkietela, eta beste batzuk epaitu egingo dituztela, aurtengo Espainiako Itzulian eta Donostiako Zinemaldian egindako protestetan parte hartzeagatik.
Auto-ilarak izan dira goizean Villabonan, Irunerako noranzkoan, N-1 errepidean istripua izan da eta
Lau ibilgailuk istripua izan dute, 09:00ak jo barik zeudela, eta errepidearen ezkerreko erreia itxi behar izan dute. 7 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira, nahiz eta 09:40ak aldera amaitu diren.
Gizon batek bikotekidea hil du, jipoia eman eta ondorioz hiru egunez ZIUn egon ondoren, Catarrojan
Erasoaren ustezko egilea atxilotu egin zuten, eta asteartean epaileak aske utzi zuen kautelazko neurriekin; erabakia hartu eta ordu batzuetara hil da emakumea, zaurien ondorioz. Asteazken goiz honetan, atxilotzeko agindua eman du epaileak, ihes egiteko arriskuagatik, eta erasotzailea berriro atxilotu dute.
Ertzaintza muga eta Bilborako sarrerak zaintzen ari da, PSGren zale erradikalak atzemateko
Athletic Cluben eta PSGren arteko Txapeldunen Ligako futbol partidaren segurtasuna bermatzeko, 600 ertzain inguru zabalduko dituzte. 17:00etatik aurrera trafikoa etengo da San Mames, Euskalduna Zubia eta Jesusen Bihotza inguruetan. PSGren 2.500 zale inguru espero dira Bilbon.
Eskizaletasuna, Tolosaren eta Norvegiaren arteko lokarri, Mendifilm jaialdian
Eskia 1906an iritsi zen Tolosara, lan egitera etorri zen norvegiar talde batek ekarria. Kirol horrekiko zaletasuna errotuz joan zen tolosarren artean, eta bertan sortu zen Estatuko lehen eski kluba. Mendifilm jaialdian estreinatu den Tras la huella Noruega filmak bi herriek urteetan zehar izandako loturaz dihardu.
Auto-ilarak izan dira N-1 errepidean, Legorreta parean, kamioi bat bidetik atera ondoren
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, bi kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira bi noranzkoetan.
Haizeak eragindako kalteen ondorioz, Trapagarango igerileku estaliak aldi baterako itxi behar izan dituzte
Azken orduetako haize-bolada gogorren ondorioz, Trapagarango (Bizkaia) igerilekuetako estalkien zati bat erori da, eta itxi egin behar izan dituzte, segurtasunagatik. Zerbitzua ematen duen enpresa esleipendunak iragarri duenez, abonatuak doan joan ahal izango dira Portugalete eta Barakaldoko igerilekuetara, itxita dagoen bitartean. Uretako jarduerak eta ikastaroak etenda egongo dira instalazioa ireki arte.