Albiste da
Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zeru lainotua eta euria Behobia-Donostia lasterketaren egunean

Euskalmeten iragarpenen arabera, euri txikia izango da goizaldean, eta eguerdira aldera zaparrada mardulagoak espero dira. Tenperatura 12 eta 14 ºC artean ibiliko da lasterketak iraun bitartean; maximoak 15ºC-koak izango dira; minimoak, 10ekoak.
2019ko Behobia-Donostia. Argazkia: EFE

Datorren igandean, azaroaren 14an, Behobia-Donostia lasterketa egingo da. Zeru lainotua espero da egunean zehar, Euskalmeten iragarpenen arabera. Euri txikia egingo du goizaldean, eta, eguerdira aldea, zaparrada mardulagoak espero dira.

Haizeak ipar-mendebaldetik joko du (20-25 km/h), intentsitate apur bat gehiago goiz amaiera aldera. Tenperatura 12 eta 14 ºC artean ibiliko da lasterketak iraun bitartean; maximoak 15ºC-koak izango dira; minimoak, 10ekoak. Giroko hezetasuna % 90ekoa izango da egunean zehar.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elkarretaratzea Barakaldoko txosnen gunean, arrazakeriaren aurkako herria direla aldarrikatzeko

Gaur arratsaldean elkarretaratzea egin dute Barakaldoko txosnen esparruan, bart gauean herriko bizilagun batek jasan zuen eraso arrazista salatzeko. Ohikoa da Karmengo jaietan beste herrialde batzuetatik bertara bizitzera etorritako bizilagunek txosna bat jartzea eta ez da inoiz arazorik izan. Atzo gizonezko bat gogor oldartu zen bertan lanean ari zirenen aurka, oihu arrazista eta jarrera erasokorrean. Torrepachecon gertatutakoa ikusita, jarrera horiek moztu eta Barakaldon horrelakorik ez dutela onartzen adierazi dute. 

Gehiago kargatu