Renfek eta Euskotrenek tren zerbitzua indartuko dute Behobia-Donostia lasterketa dela eta
Renfek eta Euskotrenek tren zerbitzua indartuko dute igande honetan Behobia-Donostia lasterketa tarteko. Jaiegunetako ohiko tren zerbitzuarekin alderatuta, sei tren berezi eta 4.000 eserleku gehiago eskainiko ditu Renfek Irungo noranzkoan.
Dispositibo berezi horren baitan, korrikalariek billete berezia eskuratu ahalko dute euro batean edozein geltokitatik Irunera joateko. Txartel horiek dagoeneko eskuragarri daude makinan eta leihatilan.
Irunera joateko aldiriko tren berezien irteera orduak:
- Zumarragatik: 07:00, 07:35 eta 08:45
- Tolosatik: 07:18, 07:31, 08:05, 08:40 eta 09:16
- Brinkolatik: 07:27 eta 08:37
- Donostiatik: 07:48, 07:56, 08:35, 09:10, 09:46 eta 10:08
Irundik lasterketa hasten den lekura aldiriko trenekin bat egiten duen autobus zerbitzua egongo da.
Bere aldetik, Euskotrenek tren zerbitzu berezia eskainiko du larunbatena eta igandean Behobia-Donostia dela eta. Larunbatean, 10:00ak eta 20:30ak artean, 15 minuturo izango dira trenak Irun/Amara/Irun tartean. Igandean, zerbitzua indartuko du 7:15etatik 14:30ak aldera.
Geltokien irteeran, Ficoban tren gehigarriak eskainiko dira Amaratik, Lasarte-Oriatik zein Zumaiatik. Horietako tren batzuk erdi zuzenekoak izango dira.
Ficobako estazioan autobusak eskainiko dituzte parte hartzaileak lasterketako irteerara eramateko. Zerbitzu hau erabiltzeko beharrezkoa izango da trenean erabili den txartela gordetzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadiko sahararrak ospakizun betean, NBEk Minurso misioa berritzerik izan ez duelako
Elkarretaratzea Gobelan, Romo FC klubeko entrenatzailea sexu-askatasunaren aurkako delituengatik kartzelara bidali ondoren
Bilbo, Donostia eta Gasteiz blindatu dituzte, Blocusek txikizioa egiteko egindako deialdien aurrean