Araba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat hil eta haren emaztea intoxikatu da Lantaronen, tximinia baten konbustio eskasak eraginda

Senar-emazteen lagun bat etxebizitzara hurbildu da, eta atea zabalik ikusi du. Bikotea barruan zegoen konortea ia galduta.
Gizon bat hil da Lantaronen (Araba). Argazkia: Arabako Foru Suhiltzaileak
Gizon bat hil da Lantaronen (Araba). Argazkia: Arabako Foru Suhiltzaileak

85 urteko gizon bat hil eta haren emaztea intoxikatu da Lantaronen (Araba), antza denez, etxeko tximiniaren errekuntza eskasaren eraginez. Etxebizitza Molinillako Beheko auzoan dago.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 18:00ak aldera senar-emazteen lagun bat etxebizitzara hurbildu da, eta atea zabalik ikusi du. Bikotea barruan zegoen konortea ia galduta.

Lagunak bikotea etxetik ateratzea lortu du.

Larrialdi zerbitzuak eta suhiltzaileak bertaratu dira. Gizona suspertzen saiatu dira, baina arrakastarik gabe.

75 urteko emakumea intoxikatu da, eta Miranda Ebroko (Burgos) ospitalera eraman behar izan dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X