Migrazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Migratzaile bat zauritu du trenak Lapurdin

25 urteko sahararra ez dago larri, baina Baionako ospitalean artatu behar izan dute.
Migratzaileak, Irunen. Argazkia: Efe
Migratzaileak, Irunen. Argazkia: Efe

Trenak migratzaile bat zauritu du Ipar Euskal Herrian, Donibane Lohizunen (Lapurdi) hain zuzen ere, baina ez da gertakari larri bat izan eta 25 urteko sahararra onik dago.

Sud Ouest egunkariak jakitera eman duenez, Baionako ospitalean artatu behar izan dute gazte migratzailea, eta dagoeneko onik dago, senda-agiria jasota.

Dirudienez, trenak eragindako haize boladak bota du lurrera migratzailea gaur goizaldean.

Duela hilabete bat trenak Europa iparraldera bidean zihoazen lau migratzaile harrapatu eta horietako hiru hil zituen Ziburun (Lapurdi).

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X