radio euskadin elkarrizketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hurtadoren arabera, "onak" izan dira zubian hotelen okupazio datuak, % 70 inguruan

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak uste du covid ziurtagiriaren ezarpena "normala" izan dela, "herritargoaren babesarekin eta ostalaritzaren lan handiarekin".
18:00 - 20:00
Hurtado sailburuaren ustez, ''erabat insolidarioa'' da covid ziurtagiria eskatzen duten lokalak kritikatzea

Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak abenduko zubiak utzitako turismo datuen balantzea egin du, Radio Euskadin eskainitako elkarrizketa batean. Haren arabera, covid ziurtagiriaren ezarpena "normala" izan da, "herritargoaren babesarekin eta ostalaritzaren sektorearen lan handiarekin". Zubian zehar, % 70ekoa izan da hotelen okupazioa, eta landa-turismoak datuak hobetu ditu, 2019koen aldean.

Sailburuak hausnartu duenez, "aldeko" zifrak dira, eta nazioarteko turismoaren beherakada turismo nazionalarekin orekatu dute. Batez ere, Madriletik, Kataluniatik, Andaluziatik eta Valentziatik dator turismo hori. Pandemia egoerak eta eguraldi txarrak "kantzelazio puntualak" eragin dituzte egunotan, sailburuaren arabera. Nabarmendu du Euskadiren "indargune" turistikoak kultura, gastronomia eta natura-turismoa direla.

Azpimarratu du "helmuga turistiko segurua" dela, eta pandemiaren garapenean zehar daturik txarrenak dituzten erkidegoetako bat izateak ez diola turistikoki eragin. Hala ere, aitortu du egoera "zaila" dela, eta "adi egon" beharra dagoela.

Zubiarekin batera, Euskadin covid ziurtagiria sartu zen indarrean, 50 mahaikidetik gorako jatetxeetan zein gaueko aisialdiko lokaletan sartzeko. Sailburuaren hitzetan, "ondo hartu da neurria, kasu puntualak gorabehera".

Arbuiatu ditu sare sozialetan egin diren zenbait iruzkin, lokal batera edo bestera joatea gomendatzen dutenak, covid agiria erakusteko eskatzen duten edo ez oinarri hartuta. Azpimarratu du "erabat insolidarioak" direla, eta ezin direla onartu. Gaineratu duenez, sektorea "Eusko Jaurlaritzaren agindu bat betetzen ari da eta, aldi berean, guztion osasuna zaintzen".

Era berean, gogora ekarri du zenbait establezimendutan sartzeko txertaketa eskatzeaz gain, neurri guztiak indarrean mantendu behar direla. Horien artean, musukoa, "guztiok baitakigu txertatuta egon arren kutsa gaitezkeela".

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X