Ikusiena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2021ean eitb.eus-en gehien ikusitako albisteak

Covid-19a da euskarazko edukien protagonista aurten ere; eitb.eus-eko eduki irakurrien artean ia-ia guztiak dira pandemiari buruzkoak.
2021eko albisterik ikusienak eitb.eus-en. Argazkiak: EITB Media / EFE

Bigarren urtez jarraian, covid-19a izan da inongo sorpresarik gabe 2021eko albisteen artean protagonista. Koronabirusari buruzko edukiak eitb.eus-eko eduki bisitatuenen artean sailkatu dira. Herritarrak buru-belarri ibili dira pandemiaren azken orduaz informatzerako orduan; oraindik ere puri-purian dago gaia.

Koronabirusaren datuak dira zabalkunde handiena izan dutenak. Lehen eskutik ezagutu nahi izan ditugu egunean eguneko kasu berriak, intzidentzia tasa, hildakoak, ospitaleratzeak... Egunero EAEko zein Nafarroako erradiografietan biltzen ditugu datu horiek. Aurten, iaz bezala, lehenengo postuan sailkatu dira erradiografiok.

LABIk aplikatutako neurrien albisteak ere sailkatu dira albiste irakurrienen artean. Aste Santuen inguruan, itxiera perimetralak iragarri zituen 400etik gorako intzidentzia-tasa metatua duten udalerri eta lurraldeetan, ostalaritzako barrualdeetako ordutegia murrizteaz gain. Alarma-egoera bertan behera uztean ere, LABIk hartutako erabakiak irakurrienen zerrendan daude.

Era berean, txertaketa-kanpainaren edukiek ere zabalkunde izugarria izan dute. Hiru albiste sailkatu dira hamar irakurrienen artean; Kanpainaren eboluzioa zein egutegia, besteak beste.

Hala eta guztiz ere, bada zerrendan koronabirusarekin zerikusirik ez duen albisterik: Berrobin desagertu zen gizon bat onik aurkitu zutenekoa edo ETB1eko "Ahoz Aho" saioko argazki fake bat Interneten zabaldu zenekoa.

18:00 - 20:00
18:00 - 20:00

Hauexek dira 2021eko bideo ikusienak:

1- Hauek dira ikasgela batean positibo bat detektatzen denean eman beharreko urratsak

2- Maren Galvezek eta Gorka Granadok irabazi dute 2021eko Euskal Herriko Dantza Txapelketa

3- Musuko eta distantziarik gabe ospatu dituzte sanferminak Lesakan hamarka pertsonak

4- Zea Maysek eta Rozalenek ahotsak batu dituzte Zinemaldiaren inaugurazio galan, ''Negua joan da ta'' abesteko

5- Afari edo bazkari batean kutsatzeko arriskua zenbaterainokoa da?

Kiroletan, aldiz, bada aniztasun handiagoa sailkatu diren edukien artean: Athletic eta Realaren arteko Errege Kopako finala, Binakako txapelketa, Oinatz Bengoetxeak kirol ibilbide profesionala amaitzea, Ane Mintegi Wimbledongo gazte mailako txapelduna... Argi ikusten da gure kirolek ere oihartzuna duela eitb.eus-en.

CONTENIDO NO ENCONTRADO

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dozenaka lagun bildu dira Iruñeko udaletxearen aurrean, "odolik gabeko" sanfermin batzuen aldeko protestan

Bi egun bakarrik falta dira sanferminetako lehen entzierrorako. Hori horrela, dozenaka pertsona bildu dira Iruñeko udaletxearen aurrean, entzierroen amaiera eskatzeko. Bertan, Anima Naturalis eta PETA taldeetako ordezkariek antzezpen artistikoa egin dute, 11:00etan. Kontzentrazio baketsua izan den arren, oinezko batek iraindu egin ditu bertan bildutakoak.  

Gehiago kargatu