EAEn egun indarrean dauden murrizketak
LABIk astelehenean egin zuen bileran dekretu bat onartu zuten, eta zenbait neurri malgutu dituzte, pandemiaren joeran oinarrituta.
Hala, ekainaren 2tik aurrera izango den aldaketa nagusia ordutegiak luzatzea izango da, izan ere, 24:00ak arte ireki ahalko dira establezimenduak eta ordura arte egin ahalko dira kultur eta merkataritza-jarduerak.
Neurriak:
- ORDUTEGIAK: 24:00etan, establezimenduak ixtea eta kultura-, gizarte- eta merkataritza-jarduerak etetea.
- OSTALARITZA: 24:00etan itxiko da. Barneko edukiera % 50ekoa izango da. Debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea. Mahai bakoitzean, gehienez 4 pertsona. Nahitaezkoa da maskara erabiltzea, irensteko unean izan ezik.
- GAUEKO AISIA: Gaueko aisialdirako establezimenduek eta lokalek itxita jarraitzen dute.
- BOTILOIAK: Debekatuta dago alkohola kontsumitzea kalean, esparru publikoan, kale-edanean edo "ez-jaiak" gisako bileretan.
- GAZTETXEAK: Gizarte- eta kultura-jarduerak egiteko administrazio-baimena duten lokalek jarduera horiek egin ahal izango dituzte, gehienez ere % 50eko edukierarekin, eta jarduerak 24:00etan amaituko dira. Pertsonen segurtasuna mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, eta maskara nahitaez erabili beharko da. Beharrezko baimena ez duten lokalak gazteen lonjen eta antzekoen kapituluan sartzen dira, eta, beraz, itxita egongo dira.
- AISIALDIKO JARDUERAK: Aisialdiko taldeak gehienez 10 lagunekoak izango dira, betiere egonkorrak direla bermatzen bada.
- ELKARTE GASTRONOMIKOAK: Elkarte gastronomikoak, txokoak, lonjak eta antzekoak itxita egongo dira.
- MERKATARITZAKO EDUKIERAK: 150 m² baino gehiagoko establezimenduetan, % 40ekoa; eta 150 m² arte, % 60koa. Azoka txikietan, baimendutako postuen % 50 egon ahalko dira.
- JOKO-LOKALAK: Itxiera 24:00etan. % 50eko edukiera.
- KULTU-LEKUAK: % 35eko edukiera. Beilatoki eta ehorzketetan: aire zabalean, 30 pertsona gehienez, eta leku itxietan, 6 gehienez.
- KIROL-INSTALAZIOAK: % 50eko edukiera. Aldageletan, % 35ekoa. Ikuslerik ez kirol-ekitaldietan.
- KIROLA EGITEA: Aire zabalean ez da pertsona-mugarik egongo, baina, barnealdean, gehienez 6 bildu ahalko dira. Eskola-kirolari begira, entrenamenduak izango dira, baina ezingo dira aldagelak erabili. Maskara nahitaez erabili behar da, lehiaketetan eta kanpoan egiten den jarduera fisiko bizietan izan ezik.
- HONDARTZAK ETA IGERILEKUAK: Bainatzeko eta espazio jakin batean geldirik egoteko, ez da beharrezkoa izango musukoa erabiltzea, betiere erabiltzaileen arteko 1,5 metroko distantzia errespetatu ahal bada. Joan-etorriak egiteko, berriz, maskara erabili beharko da nahitaez. Pertsona-taldeak ezingo dira lau baino gehiagokoak izan, eta beti errespetatu beharko dute taldeen arteko distantzia.
- MUGIKORTASUNA ETA BILERAK: Maiatzaren 9an, alarma-egoera bertan behera utzita, bertan behera geratu ziren itxiera perimetralak, etxeratzeko agindua eta pertsonak biltzeko mugak.
- GARRAIO PUBLIKOA: Garraio publikoaren irteera-ordutegia 24:00ak arte luzatu ahalko da.
- OINARRIZKO NEURRIAK: Maskara erabiltzea, pertsonen artean 1,5 metroko distantzia zaintzea eta barneko espazioak etengabe aireztatzea. Saihestu pilaketak. Gaueko joan-etorriak eta beharrezkoak ez direnak mugatzea gomendatzen da, eta 4 pertsona baino gehiagoko bilkurak saihestea.
ATZERATUTAKO NEURRIAK
LABIren aholku batzordeak "zuhur" jokatu nahi izan omen du, eta horregatik atzeratu ditu ondorengo neurriak, harik eta intzidentzia metatua 150 baino txikiagoa izan arte (Bizi Berri Planaren 2. mailako agertokia) edo 50 urtetik gorakoen txertaketa % 90era iritsi arte, betiere "ospitaleetako egoerak onera eginez gero".
- Jarduerak eteteko eta establezimenduak ixteko ordutegia 01:00era luzatzea.
- Merkataritzan, azoketan, azoka txikietan, kanpoko kultura-ekitaldietan eta kultu-aretoetan edukiera handitzea.
- Ekitaldietarako gehieneko edukiera handitzea (600 pertsona barnealdean eta 800 pertsona kanpoan).
- Ostalaritzan, mahai bakoitzeko sei pertsona egotea.
- Txokoak eta elkarte gastronomikoak irekitzea, ordutegi-, edukiera- eta distantzia-mugak jarrita.
- Barruko esparruetan kirol-jarduera ahalbidetzea, gehienez ere 10 pertsonako taldeetan.
- Kirol-ekitaldietan publikoa baimentzea, % 60ko edukierarekin, eta gehienez ere 800 pertsonako mugarekin barnealdean edo 1.200 pertsonakoarekin kanpoan.
- Bisita gidatuen, natura-turismoaren, aisialdirako zentro turistikoen eta abarren kanpoko jarduerak antolatzeko pertsona-taldeak handitzeko aukera ematea.
- Edukiera % 60ra handitzea igerileku, lorategi, hoteletako terraza eta kanpinetako leku irekietan.
Zure interesekoa izan daiteke
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.
Huelvako eta Castelloko suteak ezin menderaturik jarraitzen dute
467 lagun ebakuatuta daude oraindik Nieblako suteagatik; Tirigen, berriz, 395 hektarea inguruko eremua erre da eta Cati herria konfinatuta dago.
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.