FAKE NEWS
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ez, ez da egia ETB1eko "Ahoz Aho" saioak "txortaketa" hitza erabili duela

Irudiak aldatu egin dituzte, eta "Lehen txertaketa masiboa" behar zuen lekuan, esaterako, "Lehen txortaketa masiboa" jarri dute, EITB Mediaren oker bat izan balitz moduan.
Iragarkia
18:00 - 20:00
''Ahoz Aho'' saioak ez zuen ''txortaketa'' hitza erabili

Azken orduetan bolo-bolo dabiltza sare sozialetan, txertaketa kanpainari lotuta, ETB1eko "Ahoz Aho" saioaren bideo batetik hartutako pantala-irudiak. Argazkiotan, besteak beste, "Illunbeko txortaketa" eta "Lehen txortaketa masiboa" esamoldeak ikus daitezke irudien behealdeko errotuluetan. EITB Mediak, ordea, EITB Nahieran atarian saio horren emisioko irudiak berrikusita baieztatu duenez, irudiok faltsuak dira.

Saioa Martijak eta Ilaski Serranok ETB1eko arratsaldeetan aurkezten duten "Ahoz Aho" gaurkotasunari buruzko saioan, covid-19aren aurkako txertaketa kanpaina izan dute  hizpide astelehenen honetan; zehazki, Osakidetzak astearte honetan Illunbeko zezen plazan abiatu duen txertaketa masiboa.

Irudi horiek, ordea, aldatu egin ditu erabiltzaileren batek, eta "Lehen txertaketa masiboa" jartzen zuen lekuan, esaterako, "Lehen txortaketa masiboa" jarri du, EITB Mediaren akats bat izango balitz moduan. "Bihartik aurrera hasiko dira txortatzen irakasleak, jantokiko begiraleak edota udaltzainak" eta "Osakidetza Donostiako Illunben gertatzen ari da, bihar txortaketa masibo bati ekiteko" azpitituluak ere ageri dira. Hala ere, ez dira egiazkoak.

Hori erakusteko, hona hemen benetako irudiak:

Bideoa: ''Ahoz Aho'' saioak ez zuen ''txortaketa'' hitza erabili 

Iragarkia
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

Bilbao, 20/06/2026.- Varios colectivos, entre ellos, Euskal Herriko Global Sumud Flotilla, GKS, Herri Norte y familiares y amigos de Iñigo Cabacas, convocan una manifestación en Bilbao para denunciar "la brutalidad de la Ertzaintza". EFE/Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eusko Jaurlaritzaren "kriminalizazio kanpaina" eta Ertzaintzaren "basakeria" salatu dute milaka pertsonak Bilbon

Milaka lagun eta gizarte eragile, Global Sumud Euskal Herriako kideak tartean, bildu dira arratsaldean Bilbon, "Poliziaren zigorgabetasunaren eta errepresioaren aurka" protesta egiteko. Eusko Jaurlaritzak "herri mugimenduaren aurka egindako kriminalizazio kanpaina" eta "Ertzaintzaren basakeria" salatu nahi izan dute, eta EAJk "protestarako eskubidea bere interesekoa denera mugatzen duela" ohartarazi dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X