Donostia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Giro gutxi Donostian San Sebastian bezperan

Konstituzio plaza, gaur goizean. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.
18:00 - 20:00
Giro gutxi Donostian San Sebastian bezperan
Festa giro gutxi Donostiako kaleetan San Sebastian bezperan. Dendetan eta etxeetako balkoi batzuetan ipinitako banderek eta kolore zuri urdinek gogoratzen dute zer egun den. Hiritar gehienek etxean, afari goxo batekin ospatuko dutela esan digute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X