Zigorrak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Udalek plaza gehiago eskainiko dituzte zigorrak komunitatearen aldeko lanekin bete ahal izateko

Gorka Urtaran eta Beatriz Artolazabal. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.
18:00 - 20:00
Udalek plaza gehiago eskainiko dituzte zigorrak komunitatearen aldeko lanekin bete ahal izateko
2020. urtetik 12.000 lagunek bete dituzte, edo ari dira betetzen, euren zigorrak komunitatearen aldeko lanekin. Hain zuzen ere, justizia eta espetxe-eredua ulertzeko bide horretan sakontzeko sinatu dute akordioa Jaurlaritzak eta Eudelek.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X