Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auto-ilarak AP-8 autobidean, Irungo mugan

Hala ere, normaltasuna da nagusi errepideetan larunbat honetan.
Auto-ilaren argazkia.
Auto-ilaren argazkia.

Auto-ilarak lau kilometrokoak dira larunbat honetan AP-8 autobidean, Irungo mugako pasabidearen parean, Frantziarako noranzkoan; Donostiarako noranzkoan, berriz, kilometro batekoak dira.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, normaltasuna da nagusi euskal errepideetan larunbat honetan.

Horrela, AP-8 autobidean, Irungo mugako pasabidearen parean, lau kilometroko auto-ilarak daude, Frantziarako noranzkoan, eta kilometro batekoak Donostiarako noranzkoan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X