Karrantza urez hornituko duten kamioiak udalerrira iristen hasi dira
Karrantza (Bizkaia) edateko urez hornituko duten kamioiak udalerrira heltzen hasi dira asteazken honetan. Lehortea dela eta, Karrantzak egunero 200.000 litro ur jasoko ditu aurrerantzean Kantabriatik iritsitako kamioitan, Raul Palacio alkateak asteartean Euskadi Irratiari esan dionez. 'Faktoria' saioan izandako elkarrizketa batean, Palaciok zehaztu du Bizkaiko udalerriak Ramales de la Victoriatik jasoko duela ura, eta, nahikorik ez balitz, Ampuerotik. Karrantza hornitzen duten bi urtegiak, alegia, Cerroja eta La Argañeda, % 34an eta % 13an daude hurrenez hurren.
Alkateak jakitera eman du Karrantzak astelehenean jaso duela Eusko Jaurlaritzaren Osasun Publikoko Zuzendaritzaren baimena kamioiak heltzen has daitezen. Ura bi depositutan gordeko dute.
Palaciok nabarmendu du La Argañedako urtegiak, % 13an dagoenak, gehienez % 40an beteta egoteko aukera duela, kontuan izanik nola dagoen eraikita. Udalerriak, hortaz, muga hori du hasieratik, lehorteei aurre egite aldera.
Karrantzan 2.700 bat herritar bizi dira, eta 12.000 abelburu inguru daude bertan, tartean, Bizkaian esnetarako ustiatzen diren behien % 84.
Neurriak, Busturialdean
Lehorteari aurre egitea eta edateko ura bermatzea helburu, Karrantza ez da ezohiko neurriak hartzen dituen lehen udalerria Bizkaian. Hain zuzen, Busturialdeko zenbait udalerrik asteak daramatzate ura jasotzen Bermeoko portuan dagoen itsasontzi batetik. Pedro Maria Barreiro Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko gerentearen arabera, "salbuespenezko egoeretarako salbuespenezko neurriak" dira horiek.
Zure interesekoa izan daiteke
Hainbat errei itxi dituzte Bizkaian eta Gipuzkoan, luiziak eta ur putzuak direla eta
BI-630 errepidean errei bat itxi dute Karrantza parean, luizi bat izan baita. Halaber, lur-jausi bat izan da N-1 errepidean ere, Idiazabal parean, eta errei bat itxi behar izan dute. Hori guztia dela eta, Segurtasun Sailak arretaz gidatzea gomendatzen du.
Amaitu dira auto-ilarak BI-10 errepidean, Barakaldo parean bi ibilgailuk istripua izan ondoren
Ezbeharra 124. kilometroan gertatu da, Donostiarako noranzkoan, eta bost kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira.
Albiste izango dira: Ibaien egoera, noiz atertuko du? eta greba Tubos Reunidosen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ibaiak gainezka izan dira gauean, baina egoerak hobera egin du
Prezipitazio handien ondorioz, uholdeak izan dira hainbat tokitan, garajeetan eta etxebizitzetan, batez ere Butroe ibaiaren arroan. Marurin 36 auzokideri eragin die.
Harritzar bat zintzilik geratu da N-634 errepidearen gainaldean, Getaria parean
Eguerdia pasatxo zenean, tamaina handiko harri bat erori da mendian behera, baina burdinezko sareak eutsi egin ahal izan dio. Astearte goizean hasiko dituzte erretiratzeko lanak, eta bien bitartean, errepidea irekita dago.
Sei pertsona zauritu dira Faltzesen, beren autoa bidetik irtenda
Zauritu guztiak ospitalera eraman dituzte eta ingresatuta daude, pronostiko erreserbatuarekin. Horietako bost adin txikikoak dira.
Maila horian daude Abetxuku, Zangroiz eta Mungiako estazioak, uholde arriskuagatik
Euskalmetek jakinarazi duenez, datozen orduotan ere euria barra-barra egiten jarraituko du, ia etenik gabe, batez ere, Kantauri isurialdean.
Butroe ibaiak gainezka egin du Mungia parean
Euriteen ondorioz, Butroe ibaiak gainezka egin du Mungia parean, eta bertako Udalak autoak toki garaietara mugitzea gomendatu die herritarrei.
Nafarroak 4,7 milioi aktibatu ditu auto elektrikoaren erabilera bizkortzeko
'Tximista Auto' plan berriak ibilgailu bakoitzeko 5.500 eurorainoko laguntzak eta azpiegituretarako zuzeneko laguntza indartzen ditu.
Berriro ekin diote Bidasoa ibaira salto egin zuen gizona bilatzeari
Antza, pertsona batek bi gizon ikusi ditu igande goizaldean ibilgailuak garbitzeko gune batean lapurreta egiten, Irunen, eta ertzainak heldu direnean, horietako batek uretara egin du salto; bestea, 31 urteko gizasemea, atxilotu egin dute.