Gabonetako loteria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ba al dakizu nolakoa den Gabonetako loterian sari potoloa irabazteko probabilitatea?

18:00 - 20:00
Ba al dakizu nolakoa den Gabonetako loterian sari potoloa irabazteko probabilitatea?
Xuban Diez EHUko irakasle eta Matematikan doktoreak Gabonetako loterian sari nagusia duen dezimoa gure poltsikoan izateko aukeraren gainean hitz egin digu. Horrez gain, azaldu du nolako probabilitatea dugun sariren bat lortzeko, eta, behintzat, dirurik ez galtzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X