Ezbeharra mendian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lehendakariak doluminak agertu dizkie bi mendizaleen familia eta lagunei "euskal gizartearen izenean"

"Bizitza galdu dute hainbeste maite zituzten mendiak igotzen ari zirel. Goian beude", idatzi du sarretan Amaia Agirre eta Iker Bilbao mendizaleak gogoam.
Iñigo Urkulluren mezua, sareetan.
Iñigo Urkulluren mezua, sareetan.

Iñigo Urkullu lehendakariak Patagonian hildako bi mendizaleen senide eta lagunei doluminak agertu dizkie "euskal gizartearen izenean".

Sare sozialetan zabaldutako mezu batean, Urkulluk bere atsekabea agertu du Amaia Agirreren eta Iker Bilbaoren gorpuak lurperatuta utzi dituen "zoritxarreko istripua"-ren aurrean. 

"Samina nagusitzen den une hauetan, euskal gizartearen izenean, baita neurean ere, doluminik zintzoenak agertu nahi dizkiet haien senitartekoei, lagunei eta mendizale guztiei", idatzi du lehendakariak.

Halaber, zera gaineratu du, bi alpinistek "bizitza galdu dute hainbeste maite zituzten mendiak igotzen ari zirela. Goian Beude!".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X