SUTEAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kontrolpean dago baimendutako erreketa baten ondorioz piztutako sutea, Leitzan

13:49 aldera piztu da sutea haizeak eraginda, Arkiskil auzoan, ibilgailuz iristeko zaila den toki batean. Suhiltzaileak bi helikopterorekin egon dira lanean.
20230325180830_leitza-sutea_
18:00 - 20:00
Leitzan, Arkiskilen piztutako baso-sute baten itzaltze-lanetan dabiltza suhiltzaileak

Nafarroako suhiltzaileak gogotik izan dira lanean, bi helikopteroren laguntzarekin, Leitzan, Arkiskil auzoan piztu den sute bat itzaltzeko. Ibilgailuz iristeko zaila den tokian zabaldu da, izan ere, sua. 18:30etarako kontrolatu dute sutea.

Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, 13:49 aldera piztu da sutea, haizeak eraginda, baimendutako erreketa baten kontrola galdu denean.

Leitzako suhitzaile boluntarioak eta Cordovilla zein Auritzeko suhiltzaileak izan dira lanean, baita inguruko basozainak ere, ibilgailurik gabe.

Bi helikopterok ura bota dute, eta hirugarren bat zaintza lanetan ari da.

Zure interesekoa izan daiteke

Pago basoa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gero eta baso gehiago dugu Euskal Herrian: larreek zuhaitzei leku utzi diete

Lur Geroak baso-kudeaketa planak egin ohi ditu Nafarroako udalentzat. Izan ere, bertan mendi eta baso gehienak publikoak dira; Nafarroako udalek dute basoen % 80 ingururen jabegoa. Nafarroako araudiaren arabera, baso-kudeaketa planak finantzatzeko eskuduntza Foru Gobernuak dauka, baina udalek plan horiek onartu behar izaten dituzte eta askok herritarren parte-hartzea eskatzen dute.  Aholkularitza enpresak, besteak beste, baso horiek modu sostenigarrian nola ustiatu proposatzen du; alegia, baso bakoitzetik zenbat egur atera daitekeen 10 edo 15 urtetan, basoak bolumenik galdu gabe. Horrez gainera, udalak behartuta daude mendian inbertitzera haien ustiapenetik (egurraren salmentatik edota lursailen alokairutik) jasotzen duten diruaren % 20. Inbertsio horiek nola egin ere aholkatzen du.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X