Lehortea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arabako hegoaldea idortzen ari da

Lehorteak batez ere lurraldearen hegoaldean du eragina, aurtengo urte hidrologikoan % 51,7 euri gutxiago egin baitu.
Arabako estazioek gero eta ur gutxiago batzen ari dira urtez urte. Argazkia: EFE-EITB MEDIA
Arabako estazioek gero eta ur gutxiago batzen ari dira urtez urte. Argazkia: EFE-EITB MEDIA
OHARRA: Eduki honek grafiko interaktibo bat dauka. Aplikaziotik kanpo behar bezala ikusteko, egin klik hemen.

Azken urteotan areagotu egin den lehortearen ondorioak pairatzen ari dira Araban, prezipitazioak gutxitu egin baitira. Abetxukuko eta Paganosko plubiometroek lurraldearen erdialdean eta hegoaldean bildutako datuek egoera kezkagarria erakusten dute. 2022an, pilatutako euri-kopurua aurreko bost urteetako batezbestekoaren ia erdia izan zen. Eta aurten egoerak ez du hobera egin, okerrera baizik, urte hidrologikoan (2022ko urriaren 1etik hona) % 51,7 euri gutxiago egin baitu.

Lehorteak Arabako hegoaldeari eragiten dio bereziki. 2022an Paganosko estazioan egindako neurketen arabera, prezipitazioak ia erdira jaitsi dira azken hilabeteotan aurreko urte hidrologikoetako batezbestekoarekin alderatuta. Abetxukukoan, bestalde, beherakada % 38,7koa izan da.

Euri-eskasia areagotu egin da aurten, eta azken bost urteetan batezbestekoa baino % 52 euri gutxiago neurtu dute bi estazio horietan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X