Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbo-Napoli hegaldia atzeratu dute, Italiako pilotuek eta kontrolatzaileek gaurko deitutako grebaren ondorioz

Bost ordu gutxienez atzeratu dute Volotea hegazkin-konpainiaren hegaldi horren irteera, Italian gaurko lur-langileek, aire-kontrolatzaileek eta pilotuek deitutako grebagatik. Lanuzteek, oro har, 1.000 hegalditan izan dezakete eragina.
Volotea hegazkin bat, Bilboko aireportuan. Argazkia: EFE
Volotea hegazkin bat, Bilboko aireportuan. Argazkia: EFE

Larunbat honetan 10:10ean aireratzekoa zen Volotea hegazkin-konpainiaren Bilbo-Napoli hegaldiaren irteera 15:15era atzeratu dute, Italian gaurko lur-langileek, aire-kontrolatzaileek eta pilotuek deitutako grebagatik.

Greba-deialdia zela eta, Florentzia, Erroma edo Venezia helmuga zuten hegaldi ugari bertan behera utzi dituzte azken egunetan hegazkin-konpainiek. Dena dela, baliteke egunean zehar Bilboko Aireportutik irtetzekoak diren hegaldi gehiagotan atzerapenak izatea.

Grebak, oro har, 1.000 hegalditan izan dezake eragina, 'Corriere della Sera' egunkariaren arabera. ITA Airwaysen arabera, ordea, 133 hegaldi bakarrik geratu dira bertan behera.

Italiako sindikatuek ohar baten bidez jakinarazi dutenez, lur-langileek 10:00etatik 18:00ak arte egingo dute greba, aire-kontrolatzaileek, berriz, 24 orduko lanuzteak, eta Malta Air eta Vueling konpainiako pilotuek ere protesta egingo dute gaur.

Duela sei urte iraungitako lan-hitzarmena berritzea aldarrikatzen dute, eta lan-baldintza eta soldata hobeak.

Zure interesekoa izan daiteke

Portavoz del Gobierno de Navarra, Javier Remírez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Nafarroako Gobernuak esan du "protokoloaren arabera" jokatu duela tutoretzapeko zentro batean adingabe bati ustez egindako sexu-erasoaren inguruan

Javier Remirez bozeramaileak "agente, komunikabide eta alderdi politiko guztiei erantzukizuna" eskatu die, "adingabeen babesgabetasun-egoerak sortzen dituzten informazio zehazgabeei bide ez emateko". Ildo horretan, "eskuin muturrak" egoera aprobetxatu nahi duela gaitzetsi du, "adingabe jakin batzuk jatorriaren edo nazionalitatearen arabera estigmatizatzen dituen diskurtso faltsu bat markatzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X