Emakumeen aurkako indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakumezko batek sexu-erasoa salatu du Baionako bestetan

Jaiak hasi zirenetik, salatutako bigarren sexu-erasoa da. Baionako talde feministak elkarretaratzea deitu du igande eguerdirako Baionako merkatu plazan.
Baionako bestetako irudietako bat. EITB MEDIA
Baionako bestetako irudietako bat. EITB MEDIA

Emakumezko batek sexu-erasoa salatu du Baionako festetan, Sudouest hedabideak argitaratu duenez.

Ostegunetik ostiralera bitartean jaien testuinguruan izandako sexu-eraso hori argitzeko ikerketa abiatu du Fiskaltzak.

Baionako bestak hasi zirenetik, salatutako bigarren sexu-erasoa da.

Baionako Emakumeen Batzarrak elkarretaratzea deitu du igande eguerdirako Baionako merkatu plazan.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

Pago basoa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gero eta baso gehiago dugu Euskal Herrian: larreek zuhaitzei leku utzi diete

Lur Geroak baso-kudeaketa planak egin ohi ditu Nafarroako udalentzat. Izan ere, bertan mendi eta baso gehienak publikoak dira; Nafarroako udalek dute basoen % 80 ingururen jabegoa. Nafarroako araudiaren arabera, baso-kudeaketa planak finantzatzeko eskuduntza Foru Gobernuak dauka, baina udalek plan horiek onartu behar izaten dituzte eta askok herritarren parte-hartzea eskatzen dute.  Aholkularitza enpresak, besteak beste, baso horiek modu sostenigarrian nola ustiatu proposatzen du; alegia, baso bakoitzetik zenbat egur atera daitekeen 10 edo 15 urtetan, basoak bolumenik galdu gabe. Horrez gainera, udalak behartuta daude mendian inbertitzera haien ustiapenetik (egurraren salmentatik edota lursailen alokairutik) jasotzen duten diruaren % 20. Inbertsio horiek nola egin ere aholkatzen du.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X